Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Emakume arabiarrak zarete. Badaramatzazue urte batzuk Euskal Herrian. Aitorrek zuen herriko erara jantzita eta hango ohiturekin jarraitzen du. Zuk, Jokin, aldatzeko garaia dela uste duzu. Jokin hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Deskribapena

Doinua
Joan den urteko Santakruzetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Gure herrian bizi ginenez
triste ta gaizki zeharo
Europa aldera itsaso haundia
gendun pateraz igaro
ahaztu zaite lehengoarekin
hura pasatuta dago
Euskal Herrian bakar-bakarrik
orain gera bi gehiago.

A. Sarriegi:
Neure egin ditut euskara eta
hamaika kultur ondare
ta ikastolan matrikulatu
ditut hiru ume pare.
Nere begia hara begira
dago sarritan hala're
Euskal Herrian bizi naiz baina
nor naizen ahaztu gabe.

J. Uranga:
Nik ere umeak sartu nituen
ikastolako atean
baina kalean badakit gauza
nola oker daitekean;
guztiak gaude beti guri so
noski geuretzat kaltean
akonplejatu egiten naiz ni
besteen begiradapean.

A. Sarriegi:
Begiradena sinesmen hutsez
errez dezu ahaztuko
zeure begiak nora begira
dauden ikusi orduko.
Hala're zure izaera hori
berriz dizut azalduko
inork ez dio uko egiten
zeuk egin diozu uko.

J. Uranga:
Gure jazkeraz jendea dabil
kalean kontu kontari
kale ertzetik entzuten ditut
nik marmar guztiak adi.
Burua eta dena tapatuz
badegu tela ugari
bada garaia ta eman 'zaiogun
aurpegia munduari.

A. Sarriegi:
Ni aspaldian ari naiz lagun
hari aurpegia ematen
baina hala're jarraitu nahi dut
izan nintzena izaten
egunen baten nere bilobek
berdintsu jakin dezaten
haien amona ez zala jaio
Aiako baserri baten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra