Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Zelaia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Zelaia, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen aita orain urte batzuk alargundu zen eta bikotekide berria du orain. Zuri, Iñaki, ongi iruditzen zaizu, Ekaitzi ez. Iñaki hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Zelaia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zelaia:
Aitak badaki gu bi semeak
hain etxekoiak gerala
ama juan zen ta egoera
gainditu zen nola hala.
Orain aitatxo ikus dezaket
ume txiki bat bezala
lehengo bizitzan sufritu zuen
orain gozatu dezala. (bis)

E. Goikoetxea:
Orain artean nahiz ta ez izan
bizimodu egokia
zure ustetan aurkitua du
bere neurriko gozokia
bien erdian jarriko naiz ni
hala det erabakia
beste inork ez baitu beteko
nere amaren tokia. (bis)

I. Zelaia:
Gaitz gaizto batek eraman zuen
aita dago alarguna
bera ez degu zoritxar hori
gertatzean erruduna.
Anaia lasai, inork ez baitu
beteko bere hutsuna
hildako hura zen gure ama
oraingoa da laguna. (bis)

E. Goikoetxea:
Ama zenaren gogoa eta
egindako eginahala
orain beste bat aukeratzea
ez da jarrera normala.
Nahiz badakigun gure amatxo
betirako joan dala
guregan bizi behar genuke
bizirik balitz bezala.

I. Zelaia:
Aitari ezin diogu eman
orain hainbeste kastigu
hura eraman zun zoritxar batek
beste bat etorri zaigu
hemen balego bezela bizi
izan aitaren testigu
seguru amak dagon tokitik
hori eskertu digu. (bis)

E. Goikoetxea:
Neska berria aldamenean
aita hor dabil jairik jai
amak bekoxko okerra dauka
bere semeak ere bai.
Etxe honetan etxe honetan
luzaro ez det nahi jarrai
maiteko ez nauen pertsona baten
semea ez det izan nahi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra