Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga
2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Gurrutxaga:
Dozena erdi bat urte
alperrik pasea
oraindikan daukazu
buruan haizea;
komeni da amodioz
serio hartzea
ez baita andregaiak
kolekzionatzea.
E. Goikoetxea:
Lorez lore hor nabil
jairik jai, gaurik gau
seriotasun hitzak
urduri jartzen nau
amodioa biziz
ez lege ez arau
unea bizitzeko
momentua da hau.
I. Gurrutxaga:
Unea bizitzeko
momentua omen.
Hola ibiltzea txarra
izaten da hemen
ni're zure antzera
ibiltzen nintzen lehen
eta zure amakin
akabatu nuen.
E. Goikoetxea:
Gaur berezita zabiltz
erdi alarguna
triste pasatuz gaua
ta berdin eguna.
Nik ez det mugatu nahi
nere maitasuna
ez pasatzeko zuri
pasatu zaizuna.
I. Gurrutxaga:
Ez dezu ibili nahi
aitan antzeratsu
itxuraz egin ditut
noizbait akats batzu.
Hartu andregaia ta
ezkontaraz zazu
oraindik garaiz zaude
ta egidazu kasu.
E. Goikoetxea:
Azken sei urtetan sei
nobia egina
lehenengo itsusia
gero pinpirina;
zugatik egiten det
aitatxo jakina
beti ez ikusteko
aurpegi berdina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra