Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Juan Mari Narbaiza
Bertsoa entzun |
1993-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Juan Mari Narbaiza
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano:
Lehenbizi hasiko da
amerikanoa,
hemen arkitua det
bizitza sanoa:
gauean parranda ta
itzalean loa;
bizitza ederra da,
batere ez noa.
I.Elortza:
Ni ere etorri naiz
hona algaraka;
neure herrian daukat
parranda galanta;
lau suspentso izan arren
ezer ez zait falta,
iazkoan baino lau
gutxio dirata.
E.Arozena:
Nahiz ta oihuka jardun
ni nere atetik,
jende guztia dator
alde guztietik,
ta oihua besterik
ez dago denetik,
eta pixa usaia
gauz denen gainetik.
Narbaiza:
Ez nuen uste festa
hain gogorra zanik,
hamaika lan badaukat
alkate izanik;
gau ta egun problema
besterik ez dut nik,
amerikano zaharrak
zuzendu ezinik.
Larrañaga:
Tabernaria dabil
ilusio haundiz,
klienteak gorriturik
musu eta begiz;
denak umorez dira,
aitortzen det egiz.
Ai San Fermin balitza
urtean bi aldiz!
Lazkano:
Amerika gehiegi
ez ote da hazi?
Munduko bazterretan
geu gera notizi,
baina hemen bezela
ezin gera bizi...
Parranda ta juergan
Euskadi nagusi.
I.Elortza:
Alkateari paso
eitea hobeto,
amonaren portala
txixa egiteko;
taberneroa, berriz,
tragoak hartzeko,
ta amerikanoa
hari ordaintzeko.
E.Arozena:
Nahiz ta alkohola edanez
ez da oso sanoa;
behintzat, hala goaz ta
hala dut susmoa;
piska bat aldatuta
lehen neukan asmoa,
gazte sentitzen naiz ta
tabernara noa.
Narbaiza:
Alkatean belarriak
tinko eta tente,
gazte estudiantea
poztu da dexente:
nahiz ta eskolan dabilen
nahiko inuxente,
parrandan atera du
sobresaliente.
Larrañaga:
Alkateak nahiz jarri
gehiegizko traba,
San Ferminak dira ta
har zazu patxara;
gozatu nahi duenak
irri ta algara,
lehenbailehen bildu bedi
nere tabernara.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra