Bilaketa orokorra
Bilaketa berria ikurrina": Urtea: 2024Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1445
2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihana etxez aldatu zara eta berrian Ane, txikitako laguna, ezkaratzean topatu duzu. Urteak dira ez duzuela elkar ikusi. Kafea hartzera joan zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko urtebetetze festa antolatu behar duzu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunero trenean egiten duzue topo lanera bidean. Gaur ere berandu dator trena eta ez zarete garaiz iritsiko lanera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Zubikarai
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete. Zuen semeak ez zuen lortu unibertsitate publikoan nahi duena ikasteko behar besteko nota. Zu, Aitor, prest zaude unibertsitate pribatu bat ordaintzeko. Zu, Amaia, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aner Peritz Manterola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Oro har saiatzen zarete ingurumena zaintzen. Orain arte hegazkinez urrunera bidaiatu izan duzue oporretan. Zuk, Mantxi, uste duzu ez zenuketela hegazkinik hartu behar. Euzkitze ez dago ados. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Aitor Zubikarai
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, herrian urtero ateratzen duzuen aldizkaria banatzen ari zara. Oierren txirrina jo duzu eta esan dizu azkenaldian lapur asko dabiltzala, eta ez dizula atea zabalduko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Zubikarai
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Adinean gora joan arren lortu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Errepide obretan egiten duzue lan. Askotan asteburuetan eta jendearen opor garaian. Autobide bazterrean zaudete furgoneta barruan. Igandea da eta obra adierazten duten lehen seinaleak jartzen hasi behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Aitor Zubikarai
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamabost urteko bi lehengusu zarete. Orain arte ez duzue etxekoen aurrean alkoholik edan. Gaur familiako ezkontza batean zaudete, bazkalostea da, eta ingurura begira zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondartzako sorosleak zarete. Gaur duzue azkeneko lan eguna. Denetarik ikusi duzu uda guztian zehar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Muntaia enpresa bateko langileak zarete. Donostiak zinemaldirako alfonbra gorria jartzen ari zarete. Zu, Beñat, ilusioz ari zara. Zu, Oihana, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Gorka Maiz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñigo lurrin dena bateko langilea zara. Gorka bezeroa sartzen da doako lurrin laginak eskatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Lehenengoa izan zara. Baduzu ardura puntu bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Iñigo Gorostarzu "Etxorde"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolari hasiberriak zarete, eta bertso-saio baterako deitu dizuete. Saioa amaitu arte ez duzue diru-kontuez hitz egin, eta amaieran teknikaria etorri zaizue esanez kobratu nahi baduzue bai ala bai faktura aurkeztu behar duzuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
