Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Errenteria Eskuragarritasuna: Online entzun Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 23
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok berrogeita hamar urteko bi gizon dibortziatu berri zarete. Oinarrizko sukaldaritza ikastaro batean egin duzue topo, eta oraintxe bukatu da lehen klasea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik zergatik jarraitu behar du borrokan euskaldunak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agirre aitona eta Irazu biloba. Aitonak esaten du lehengo garaiak hobeak zirela; bilobak, berriz, oraingoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita bost urte dituzu Jokin; karrera bukatua duzu, masterra aterea, informatikan jantzia zaude, ingelesa, frantsesa eta alemaniera menderatzen dituzu, baina lanik ez duzu eta bila zabiltza. Zu, Narbaiza, enpresa bateko nagusia zara; lana bai baina soilik hilabeterako eman omen dezakezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamarreko txikian aritzeko gaia honako hau duzue: Narbaiza neska errubia liraina zaitugu; liburu saltzen zabiltza etxez etxe. Saltzen duzun liburua hauxe da: "Viagrari buruz jakin nahi duzun guzia". Oraintxe jo duzu Loidisaletxeren etxeko txirrina. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure alaba ezkondu eta biharamunean haren logelara sartu zara. Ohe gainean eserita zaudela, zer datorkizu gogora? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Komunikabideetan entzun dugunaren arabera, gaur egungo haurrek ez dute jostailu egokirik eta batzuk egokia eskuratuta ere, ez omen dute ongi erabiltzen. Nolakoak ziren zure txikitako jostailuak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaldunok txuleta gehiegi jaten eta liburu gutxiegi irakurtzen omen dugu. Egia ote da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Botilaren jolasean aritu zarete (batek botila itzularazi eta botilak seinalatzen duen hari musu eman behar dio). Iratik itzularazi du botila eta Haritzi fortunatu zaio. Zuek aspaldiko lagunak zarete, bertso eskolan elkarrekin dabiltzanak, eta beraz, tentsioan zaudete, ea zer gertatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin egunkaria itxi zuten, baina ikerkuntza taldekoek aurrera jarraitzen dute eta Ardi Beltza aldizkaria bai omen dator. Zerbait ba al dakizu horretaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken Txapelketa Nagusian Arkaitz Irazu baino lehenago geratu zen, baina Irazuk dagoeneko egin ditu 50 saio eta Arkaitzek hau du lehenengoa. Gaur ikusi duzue hemen elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arozena, konturatu zara zure alaba Estitxu, Irazurekin aritzen den bakoitzean pozez txoratzen itzultzen dala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Norbaitek etxean garbiketa egin ondoren zaku berean elkartu zarete. Arkaitz Egunkariaren ale zaharra da. Jon, berriz, Berriaren ale bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste bat atzera jo eta Joxe, Retegi izango dugu, pilota partidan ipurmasaileko mina zuen hura eta Imanol, Titin. Partida jokatu eta biharamunean, Titinek Retegiri telefonoz deitu dio ipurmasaila nola ote duen kezkatuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa