Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Agirre, Joxe Lana: Binaka gaia-emandaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 61
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisiak Iker ere harrapatu du, eta langabezian gelditu da. Joxerekin adiskidantza baduenez, bere baserrian agertu da lanik ba ote duen galdezka. Joxek lana badu, baina zalantzak ere bai, eta egun pare batean proba egingo omen dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat eta Joxeren arteko adin diferentzia ez da izango plazan aurkitu dezakegun handiena, baina bai handienetakoa: 55-60 urte inguruko aldea izango dute. Elkarri begiratu eta izango duzue elkarren inbidiaren bat, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jarraitu dezagun aurreko ildotik. Barkatuko didazue horrela esatea baina? Zuek garai honetakoak bai, baina aurreko garaikoak ere bazarete. Konta iezaguzue garai hura ezagutu ez genuenoi, lehen nola ziren gauzak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-08-07 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiritik ihesi, Larraulgo etxe adosatu horietako bat erosi zuen Jonek. Etxe aurrean baratzea jartzen ari da. Zuk, Joxe, zure baserritik ikusten duzu zertan ari den, eta gauza onik egingo ez duela eta, laguntzera joan zatzaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirre, baserri gizona, Oranda baserrikoa da, baina urteetan aurrera doa, eta gero eta gehiago kostatzen zaio baserria gobernatzea. Morroiren bat behar duela eta, iragarkia jarri du, eta hara non, goiz batean, hantxe agertu zaio baserrian Mañukorta proba egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hernanin hemezortzi baserri soilik omen dira baserritik bizi direnak. Zuek biok baserritarrak zarete, baina egoera ezberdinean zaudete. Zu, Joxe, beti baserrian bizi izan zara; zu, Iñaki, ordea, baserrian jaiotakoa zara, baina egun ez zara handik bizi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogei urteko gizon-emakumeak dira. Gizona Lizaso eta emakumea Agirre. Bikotekiderik ez dute aurkitu, baina elkar maite izan dute bizitza guztian. Inoiz ez diote elkarri ezer esan. Gaur iritsi da horretarako txanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jubilatu etxeak antolatu duen igeriketa ikastaroan eman duzue izena. Bainujantzia eta toalla hartu eta han joan zarete. Nola joan da lehen eguna? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Amaia, orain arte saio askorik izan ez baduzu ere, azken boladan saio mordoxka dauzkazu. Joxek, berriz, gero eta saio gutxiago dauzka. Hala ere, gaur saio berean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, baserritarra zara. Atxurrarekin satorra harrapatu nahian ari zarela, hor etortzen zaizu Jokin arkitektoa korbata eta trajea jantzita Abiadura Handiko Trena zure baserriaren gainetik pasako dela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zerate. Joxe aita, Amets semea. Herriko jaietan bi edo hiru egunetik behin etortzen omen da semea etxera, baina beti diru eske. Zer dio aitak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-15 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok gauza asko bizi eta ikusitakoak zarete. Ikusiak zarete diktadura nolakoa den, ikusiak zarete alderdiak legalizatu eta hauteskundeak egitea zer den, eta ikusiak zarete orain, partiduak ilegalizatzekotan nola dabiltzan. Nire galdera: zer ote gaude ikusteko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, etxeko aitona zaitugu. Gaur biloba jaioberriarekin utzi zaituzte bakarrik. Biloba negar ta negar ari da. Aitonak ez daki zer egin isil dadin, eta kantuan hasi zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxek badaki bere alaba mutil batekin dabilela. Gaur arte ez du jakin mutil hori zein zen, baina gaur alabaren mobila hartu du eskuetan, eta mezu goxo horietako bat irakurri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirre, amona, eta Lizaso, aitona. Gaur, Joxe Agirre, ustekabeko ederra hartu duzu. Bere gelan aitona hor bilatu dezu asistenta sozial edo gizarte laguntzaileari eskutikan goxo-goxo helduta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hara hemen lehengo mendeko bi inbento: Joxe Agirre kotxea, Irazu pildora. Zer ekarri duzue zuek onik eta zer txarrik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa