Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Elortza, Igor Bapatean bilduma: 2012Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iparragirre kantaria urretxuarra zen, eta kantu ezagun asko harenak dira. Haietako bat zuei garai batean asko gustatzen zitzaizuen: "Biba Errioxa biba Naparra / arkume onaren iztarra. / Hemen guztiok anaiak gara / hustu dezagun pitxarra. Glu, glu, glu, glu...". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Gorka Ojanguren
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guraso jubilatuak zarete. Krisiaren eraginez, zuen seme-alabak etxera itzuli dira. Erosketak egiten ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan, literaturarik onena pintadetan-eta irakurri ahal dugu. Hara oporretan irakurri dudan pintada batek zer dioen: "Aberatsak behartsuari lapurtzen badio, horri negozioa esaten zaio; eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen borrokatzen bada, biolentzia esaten zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Alfa da Eibarko enpresa bat, orain kinka larrian dagoena. Zazpiehun-zortziehun langile daude kaleratzeko arriskuan, eta horien artean ermuar asko. Zuek zarete langile horietako bi, eta atzoko egunez kokatuko ditugu gure buruak; izan ere, partida izan zen Ipuruan, Eibar eta Athleticen artean. Zuek hor zaudete pankarta baten atzean, Ipuruaren atarian, partida hasieran, eta ikusi duzue Athleticeko autobusa etortzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-27 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gernika eta Durango bonbardatu zituztenetik 75 urte pasatu dira. Zuek biok durangarrak izanik, zer jaso duzue zaharragoengandik edo zer esanahi izan zuen sarraski hark? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa