Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Gai-jartzailea: Labaka, Maddi Gai-jartzailea: Labaka, MaddiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 6
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Lierni Rekondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken egunetan bolo-bolo dabil Mallorcako Covid agerraldia. Herriko gazte batzuk ere ikasturte bukaerako bidaia bertan egin eta konfinatuta ditugu etxean. Amets, zu ere izan zinen Mallorcan. Ez hain justu kurtso bukaerako bidaian, baina bat-batean Lierni aztarnariaren deia jaso duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo, hain koloretsu hain aske... Atzo gauean eraso sexista bat izan zela zioen mezuarekin esnatu gara. Hala zabaldu duzu sarean zuk ere Twitterren. Bat ez, bi izan ditugu. Hau kontuan hartuz, Habaneran kantatzeko eskatuko dizut eta nik emango dizkizut zortzi oinak bi bertsoetarako. Hirugarrena zuk nahi dizun moduan osatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ekainaren 29an hemen zaudete, Lasarte-Oriako oholtzan. Lehengo urtean ez zen saiorik egon. Duela bi urte ez zen gaur dagoenaren erdia ere. Festetako saioa egin denetan inoiz ez da ireki behar izan aretoko goiko aldea eta gaur beteta dago. Aurrera begiratuta, zer sentitzen duzue gaurkoa ikusita? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urte hauetan, askotan joan da gure aita Usurbilera amona zaintzera. Aita eta Jon eta Arantxa osaba-izebak, Maribel Cabrera eta Maider Ruiz laguntzaileekin batera, txandaka ibili dira zaintza-lanetan, otsailean utzi gintuen arte. Zuk, Maialen, inork baino hobeto dakizu, zu plazaz plaza ibiltzeko, beste norbaitzuek egin behar izaten dituztela etxekoen eta ingurukoen zaintza-lanak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Festen garaietan murgilduta gaude. Horrelakoetan ohikoak izaten dira aldarriak eta askotan horretarako sarri izaten dira pankartak. Ostiralean Sorgin Jaiek herriko plazan pankarta bat kokatu zuten ez-festen harira. Bertan zure silueta jarri zuten zure bertsoaren amaiera batekin. Zer sentitzen duzu zure aurpegia, zure esaldiak, pankartetan agertzean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inaxiok, gaztaroan, hainbat urtetan, Akelarre musika taldearen oholtza gainera igo eta makina aldiz abestu du. Berriro, beste behin ere, herriko jaietan oholtza gainean igota dago. Zuek, Ainhoa eta Unai, Akelarre taldeko musikariak izanik, zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa