Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Entitatea: "Haurtzaro Ikastola (Oiartzun)" Mendea: "XXI" Lekua: Tolosa Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 350
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ginekologoaren kontsultan zaudeten bi emakume zarete. Sarriegi lehen ekografia egitera joan da; Maialen, berriz, abortatzera. Itxarongelan zaudetela, biak hizketan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteak daramatzazu preso. Gaur, bost urteko zure alabaren bisita izan duzu, eta begietara begira, halaxe esan dizu: “Aita, ikastolan diote kartzelan gaiztoak sartzen dituztela. Zu ez zara gaiztoa, ezetz?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure bikotekideak, gaur, zugana hurbildu, belauniko jarri, eskutik heldu eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-23 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Bixente Gorostidi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitzol, Tolosako Babarrun Elkarteko kidea zara. Gaur, Bixente etorri zaizu haserre Amezketatik, babarruna Tolosalde guztian egiten dela, baina fama Tolosak eramaten duela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txominek mendiko erromeriak ezagutu zituen ondo; garai hartan ondo ibilitakoa da. Anjel Marik, berriz, beheko erromeriak, dantzaleku eta pub eta horrelakoak ezagutu ditu. Zeinek egin ote du neskatan gehiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Amaia emazteak beti nahi izan du katu bat etxean. Jexux Mari senarrak inola ere ez. Hala ere, senarrak amore eman eta katutxo bat ekarri duzue. Ez da egunik katuak sarraskiren bat egiten ez duenik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñaki, idazlea zara eta Andoni Egaña pertsonaia famatuaren memoriak idazteko asmotan zabiltza. Lehendik ere ezagutzen duzu baina, informazio gehiago behar eta beregana jo duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Bixente, AEKko irakaslea zara. Zure koadrilako lagun honek, Anjel Marik, ez daki euskaraz eta inoiz ez du ikasteko asmorik erakutsi. Ea oraingo honetan konbentzitzen duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso-saiorik gehienetan zuek azaltzen zarete. Bati baino gehiagori entzun diot galdera hau: Ezinbestekoak al zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak berehala datoz, eta zu, Jexus Mari, biloba, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude. Igor, aitona, berriz, jaiak heltzeko beldurrez. Hiruna bertso, zortziko handian, Jexus Mari hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi lagun zarete. Bizitza modu ezberdinean eratu duzue, baina biak zaudete gustura. Zu, Fredi, zure bikotekidearekin bizi zara. Mikel, berriz, bakarrik. Hiruna bertso, zortziko handian, Fredi hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Arkaitz, hirurogeita hamar urteko agurea, gida-baimena berritzeko asmoz etorri zara Jexus Mari medikuarengana. Badaezbada, urdaiazpikoa besapean hartuta etorri zara. Launa bertso, zortziko txikian, Arkaitz hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa