Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Entitatea: "Nafarroako Gobernua" Pertsona: "Aranburu, Ander" Pertsona: "Beltza Bengoetxea, Joseba" Pertsona: "Perez Indurain, Pablo" Pertsona: "Larretxea, Ainhoa" Pertsona: Sarriegi, Aitor Urtea: 1970Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 56
2011-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso bana Euskal Herriko pertsonaia historiko bat edo batzuk aukeratuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-29 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Enteratu naiz biak baserrian bizi dirala, baina oso aspertuta kalera doaz. Zergatik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken-aurreko puntua-emanda Jarritako gaia: Azken aurreko puntua: Malkoak eta poza ez daude / elkarrengandik aparte Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan Ameriketara joan zineten, eta erretiroa hartutakoan, Euskal Herrira itzuli zarete. Zu, Beñat, damututa zaude, eta hara bueltatuko zinateke. Aitor gustura dago hartutako erabakiarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urrutitik Euskal Herrira iritsi berriak zarete, zuena atzean utzita. Sustrai bere herrira begira dago beti. Bueltatzeko asmoa eta gogoa du. Aitorrek hemen ikusten du bere etorkizuna, zergatik ez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Telebistako saio baten arduradunak zarete. Zuen telebista-saioa audientzia galtzen ari dela eta, zuzendaritzaren abisua jaso duzue. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaztetan hasi zen zuen arteko harremana. 7 urte kartzelan egin ostean, orain hilabete gutxi askatu zuten Agin. Aitor, gaur esan dizu zuen artekoa bukatu dela. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Oheko maindireak edo mihiseak egunero aldatu behar izaten dituzu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen aita kartzelan zegoen zuek jaio zinetenerako. Hogeita bost urte espetxean eginda, gaur utziko dute libre. Kartzelaren atarian zaudete, noiz irtengo den zain. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, Aitor aspaldiko lagunarekin geratu zara bazkaltzeko. Ordu-erdi baino ez daramazue elkarrekin, eta dagoeneko bost aldiz jo dio telefonoak Aitorri, eta oraingoan ere hartu egin du deia. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina horretarako asko entseatu behar da. Eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zara Maialen kajoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seme bana galdu zenuten 80ko hamarkadan hiesaren ondorioz. Zuk, Aitor, beti isilean eraman nahi izan duzu kontua. Aitorrek, berriz, hitz egiteko beharra sentitu du beti. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Herriko festetan, goizeko zortzietan, diana jotzen ari zarete kalez kale. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa