Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bapatean bilduma: 2020 Pertsona: Alberdi, UxueBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5
2020-02-08 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela 13.660 urteko bi ultzamar zarete. Egun aspergarri samarra pasa duzue ez ehiza, ez arrantza, ez jan, ez ezer. Egun prehistoriko motel-motel bat. Eta zerbait egitearren, hor hasi zarete lurrean topatutako harri batean marratxo batzuk egiten. Kasik konturatu gabe, asperdura hutsez, hor non sortu duzuen Europa mendebaldeko maparik modernoena. Sasoiko azken teknologia. Eta zuen arteko eztabaida ez da mapa norentzat egin duzuen eta zertarako egin duzuen, baizik eta ea bietako nork egin duen. Hau da, norena den copyrighta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Liburuan atalak daude, eta ataletako bat da itxuragatik epaituak izateak mugatzen duela bertsolarien jarduna. Eta askotan aipatzen dute bat baino gehiagok. Horregatik ez dut ekarri pasarte zehatzik nola asko pentsatzen duten zer jantziko ote duten edo zer itxurarekin joango diren saioetara. Orduan, Uxue, zuk bihar bertso saio bat daukazu, oso garrantzitsua dena zuretzat. Eta ez dakizu zer jantzi eta ispiluaren aurrean zaude daukazun guztia probatzen. Ondoan, albo banatan aholkulari dituzu “askatasuna” Oihana eta “beldurra” Nerea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Esaten dugunak adina garrantzi badu esaten ez dugunak. Hiru egoera emango dizkizut. Egoera horietan, despedida bat, agurtze bat, dago. Zu izango zara norbait agurtzen duen emakumea. Eta, zutik kantatuko duzu emakume horrek esaten duena egoera horretan, gero eseri eta esango lukeena baina ausartu ez dena kantatu beharko duzu.
1. agurtze egoera: Baserriko atarian daude emakumezkoa eta gizona. Emakumea ama da eta gizona bere semea. Semea Estatu Batuetara doa artzain.
2. agurtze egoera: Emakumezkoa etxeko atean dago seme-alabekin. Eta gizonezkoa atearen beste aldean. Emakumezkoa emaztea da eta doana senarra. Senarra Australiara doa kainaberak moztera. Emaztea herrian geratzen da familiarekin.
3. agurtze egoera: Portuan ageri dira emakumea eta gizonezkoa. Gizonezkoa arrantzalea da eta Ternuara bakailaotara eramango duen barkura igotzen ari da. Emakumea bere alaba txikia da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aire berria behar du munduak. Nola beteko zenukete aire berriz mundu berri hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa