Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Urtea: 2001 Lana: Binaka gaia-emanda Bertsolaria: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 16
2001-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zaree: aite Andoni, alaba Maialen; ta gainea badakigu Maialen aspaldian ibiltari samar dabilela batetik eta bestera, eta gai honetan be horrela suertatu da: Maialen ikasketak egitera atzerrira joan da, eta orain Gabonak datozela-ta ba etxera bueltatzeko-ta aita joan jako bila aireportura, eta aitak espero zauen Maialenek "aita!" edo esatea, baina antza denez, Maialenek dakarren txikiak "aitita" esan du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona eta biloba zarete. Zuk, Andoni, bilobak, Igor, aitona, ikusi duzu baratzean lanean. Euria ari duela-eta surfean erabiltzen duzun neoprenozko jantzia dauka soinean. Launa bertso, zortziko txikian, Andoni hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Andoni, hamabost urte daramatzazu kartzelan. Gaur, aurreneko aldiz kartzelara sartu duten Jon gaztea ekarri dute zelda berera izuturik. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Andoni hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Larogei urteko aiton-amonak zarete. Maialen amonak, etxeko berogailua garestia dela eta zu Andoni, aitona, basora bidali nahi zaitu surtarako egurra egitera. Launa bertso, zortziko txikian Andoni hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian aspalditxotik bizi dugun gatazka honetan seme bana galdu duzue biok. Zuk, Maialen, seme iheslaria galdu zenuen; Andonik seme ertzaina. Hilerritik etxera bidean hizketan hasi zarete. Hiruna bertso, Iparragirre doinuan, Maialen hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogeita bost bat urteko bi emakume zarete, adiskideak. Bizitza latza eman duzue zuen senarraren ondoan. Zuk, Sustrai, gehiago ezin eta banatzeko erabakia hartu duzu. Andoniri gogorra egiten zaio bide hori hartzea. Hiruna bertso, zortziko handian, Sustrai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuretzat, Andoni, mundu honetan garrantzitsuena, onena, lehena izatea da. Unaik, ordea, nahiago du ez nabarmentzea. Hiruna bertso, seiko motzean, Andoni hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona eta biloba zarete: aitona Antonio eta biloba Jexux Mari. Larunbat ilunabarra da. Aitona Antonio etxeko atarira atera da eguneko azken zigarroa piztu eta egunari agur esatera. Iloba Jexux Mari, berriz, dotore-dotore jantzi eta atarira atera da gauari ongietorria ematera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ezaguna dozuen, baino zorionak eman behar dotsetaz Mañuri lehenengo eta behin, egunokaz jubilatu egin jaku-ta. Jubilatu dan ezkero denbora libre asko, zeuzer gehiago ikisi nahia eta unibersidadera joatea otu jatzu, Mañu. Eta unibersidaden sartzeko, lehenago, sarrerako azterketa egin beharra dago. Hemen dozu tribunaleko bozeramalea. Hasi zintezke, Andoni, galderak eginez examinean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak senar-emazte klasiko-klasiko hoietarik zaituztegu: Egaña emaztea eta Xabier senarra. Egaña emaztea gaur lanera joan da, eta usaian baino goizago heldu da etxera, eta atxeman du sofan jarrita bere senar maitea bakar lanean, galtzak eta slipak edo gantzontziloak belaunetaraino jautsita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa