Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Bertsolaritza" Lekua: "Añorga" Lekua: "Euskal Herria" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Gaztelumendi Arandia, Unai" Gai-jartzailea: Aranburu, Ainhoa Lana: Binaka gaia-emanda Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa