Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Repentismo (Venezuela)" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3334
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaroak zazpi ditu gaur, eta egun seinalatua da: 32 urte Xalbador hil zela. Aste honetan, Arantzazuko egutegian topatu dut ondoko pasarte hau: "1960 aldera Uztapide eta Xalbador bertsolariek Ataungo San Martin festetan egin zuten saio batean jasotako bertsoa da hau. Gai hau jarri zieten: "Zu, Uztapide, hemen, Espainian bizi zara; zu, Xalbador, han, Frantzian". Entzuleek ez zioten bertso honi txalorik jo, euskalkiaren arazoa nonbait. Zutik jarrita otoika nago ene jauna zerura. Handien mende dagon ttipiak beti badu arrenkura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura / eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hamabostaldi honetan, gauza harrigarriak entzun ditugu; EAEko hauteskundeez ari naiz, zenbat promesa eta zenbat hitz harrigarri. Nola bizi izan duzue hori guztia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, arropa eta janzkeran aldatzen ari da, eta orain depilatzea erabaki du. Barrura sartu, eta depilatzailea bere lehengo neska dela ohartu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bertan jakin dugu 2006ko azaroan PNVk, PSOEk eta Batasunak hamaika bilera egin zituztela Loiolako santutegian, oinarrizko akordio politikoa adostu nahian. Batzuek diote oso gertu egon zela akordioa, beste batzuek ezetz; eta zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-14 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, zuek biok, koadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira, eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok orain dela urte asko Ameriketara joan zineten. Urte asko daramatzazue etorri gabe baina egunotan egunkarian Euskal Herrian pasatako zenbait gertakari txikiren berri jakin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni hemen eta beste bostak hor. Denok izaten omen dugu zerbait oso garbi. Eta esaerak dio zerbait oso garbi duenak arazo bat duela. Zuek bostok esan behar duzue zer duzuen oso garbi, zuen egunerokoan, zuen bizitzan, zuenean... Andonik garbi duzuen horren arazoa kontatuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek iaz leku bat baino gehiagotan izan zineten arrazoi ezberdinak medio. Zer-nolako fama daukagu euskaldunok munduan zehar? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-02-10 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oilagor garaia da orain. Amets zelatan dago begira, oilagorren zain, mugarrian eserita zigarroa errez. Horrela dagoela goarda azaldu da, Irazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Goizueta Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da Lizarra-Garazi, ametsa ala sustraia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-01 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakina da Euskal Herrian bertsolariek fama pixka bat baduzuela. Zuk, Amets, fama hori oso ondo daramazu. Zuk, Maialen, ordea, ezin duzu jasan fama hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-08 Donibane Lohizune Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Sustrai, Segiko militantea haiz, eta hi Amets Demoetakoa. Duela zenbait urte mugimendu berean aritu zineten. Egun, Xirika aldizkarian idazten duzue elkarri erantzunez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-05 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Xirika aldizkaria denok ezagutzen dugu. Amets bertan dabil. Sexologiari buruzko ataleko arduraduna da Amets. Atzekoek galdera bana egingo dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Imanolek idatzi berri duen liburuan Ametsen hitzek ere badute lekua. Ametsen hitzek hala diote: "Haurrari aitonaren eskuak erakutsi dio bideak non dituen zuloak, eta aitonaren behatzak seinalatu dio bideak non duen atajua. Horiek gustatzen zaizkio bilobatxoari, sekretu horiek." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-28 Gasteiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-13 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Mikel, Itoizko urtegiko horma zara. Zu, Amets, urtegi hori kaiolatzen duen ura. Azkenaldian euri jasa handiak izan dira, eta horma pitzatu egin da. Ez dakigu nork egingo duen gehiago: hormak edo urak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
