Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Aldizkako mota: "Lehiaketa" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2514
2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sustrai, itsasoa izanen zara, eta zu, Maialen, lurra. Zer duzue elkarri esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-20 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adituen arabera, hamabost egunez behin hizkuntzaren bat galtzen omen da munduan, eta gure hizkuntza ere ez omen dago erabat salbu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bake prozesu baten atarian omen gaude. Jokin kazetariak artikulu bat idatzi du egunkari batean. Sustraik eguneroko moduan artikulu hori irakurri du eta oso minduta sentitu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurok irteeran zaudete, estatxari fuerte helduta Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu hori iristeko, entrenamendu asko egin behar da aldez aurretik. Gure herriak nahikoa gai ba ote du helburu hori lortzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustraik erronka bota du aizkora apusturako. Tolosako Kantabrikon dago zain, eta Zubeldia azaldu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aita-semeak zarete, Sebastian aita eta Sustrai hamasei urteko semea. Sustrai New Orleansen zegoen, Katrina itsasikara iritsi zenean. Astebetean aitak ez du semearen berririk izan. Gaur deitu dizu telefonoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken datuen arabera, Espainiako Estatuan hiru etxetatik bitan loreak ihartu egin omen dira. Zuek, ama-semeak zarete, Peña ama eta Sustrai semea. Amak, oporretara joan zenean, semeari enkargu bakarra eman zion: loreak ondo zaintzeko; gaur etorri zara oporretatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mobila modako artikulua da eta zuek biok bikotea osatzen duzue. Sustrai mutilak urtebetean lau aldiz aldatu du mobila. Sebastian neska-lagunari ideia hori ez zaio asko gustatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-28 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok mendi tontor bat igo duzue elkarri lotuta. Gora iritsi eta irrist egin ondoren, bakoitza alde banatara erori zarete. Ez duzue elkar ikusten, baina elkar entzun bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-09 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela bi ordu etxean zeundeten sofan etzanda, eta hona etortzeko gogorik gabe. Kantatu benetan zuen burutik pasa zaizuen agur hori. Benetan pentsatzen zenuten hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok oso ezagunak zarete Euskal Herrian. Olentzero bana zarete. Denek pentsatzen dute Olentzero bakarra dagoela, baina Zarauzko peajean bat baino gehiago egoten dira. Gaur ere egunak argitu du eta bart bezala zaudete, geldirik, baina behintzat bertsoak kantatuz eguna pasatzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-10 Zegama Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-30 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Barberena, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, eguzkia izanen zara, eta zu, Sustrai, farola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
