Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Egaña, Andoni" Urtea: 2003Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1119
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Drogazalea izana zara. Dagoeneko zure lagun-kuadrilako gehienak hil dira. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kotxe istripu larria izan ondoren, odol husten ari zara. Berehala behar duzu odola. Ondoan duzun laguna odola emateko prest dago, baina badakizu HIESa duela. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kontzientzia kargak dituzu, Iraken soldadu amerikar edo ingelesak hiltzen dituztela jakitean batere penarik sentitzen ez duzulako. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Iñigo, amonak, Jokin suhiltzaileari deitu diozu zure etxea sutan dela eta laguntza eske. Suhiltzailea heldu denerako zu, Iñigo, etxetik irtenda zaude, baina zure txakurra barruan geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alfonso Jimenez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen semeak istripu berean hil dira. Zure semea zihoan gidari Alfonso, Unairena alboan. Tanatorioan egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiton-amonak zarete. Jon amona, gaixotasun oso larri batek jota zaude. Medikuek diotenez, ebakuntza batek agian salba zaitzake. Zuk, Jon, amonak uste duzu ez duela merezi saiatzeak ere. Arkaitz aitonak ebakuntzarekin aurrera egitea nahi du. Jon hasita, hiruna bertso sei puntuko motzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda besteei Jarritako gaia: Zuk, Unai, atzekoen lehenengo maitasun aitortza imajinatuko duzu. Sustraik, berriz, lehenengo borroka fisikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu hirurogeita hamar urteko gizona zara, eta urte guztian zehar goizero-goizero egiten duzun bezala, goizeko zortzietan kalera irten zara ogia erostera. Zein da dagoen panorama? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak nola kantatzen dio hutsuneari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aritz Zerain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta biloba zarete. Zuk, Aritz, bilobak, zailtasun handiak izaten dituzu hilaren bukaerara iristeko. Amaia amonak, berriz, bere pentsiotik zerbait aurreratzea lortzen du hilero. Amaia hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendizaleak zarete eta Everesten gora zoazte biok. Arkaitz aurreko espedizioek utzitako zaborrak biltzera zoaz. Maialen, berriz, gailurrera iristeko asmoz. Arkaitz hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen gurasoek laguntza behar dute eguneroko bizitzan. Zu, Mantxi, lana uzteko prest zaude beraiek zaintzeko. Jesus Marik, aldiz, nahiago du beste norbait kontratatzea. Mantxi hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete eta bizimodu zeharo ezberdina daramazue. Zu, Bixente, lau seme-alabaren aita zara. Arkaitz ezkongabea da, bakarrik bizi da. Biotako inor ez zarete gustura bizi. Bixente hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa