Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Madariaga, Xalbador" Bertsolaria: "Sorozabal, Jokin" Euskarri-mota: "Betacam" Mota: "grabazioa" Pertsona: "Ajuria, Ireneo" Pertsona: "Lazkano, Imanol" Pertsona: Agirre, Amaia Urtea: 2010Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 47
2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok tren geltokian, banku banatan, eserita zaudeten bi lagun zarete. Trenen joan-etorriei begira zaudete biok. Zuk, Iñaki, datozen trenei begiratzen diezu, eta zuk, Ander, doazen trenei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa