Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Urtea: 1993Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1206
1993-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hiru hizki edo hiru letra zarete, hiru bokal hain zuzen. U. Agirre A hizkia; Zelaia, E; Irazu, I. Defenditu bakoitzak zuen hizkia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-31 Ea Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka omentzea Jarritako gaia: Gaurko jai eta inguru honen ganean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao-Txikik Goierrin hutsunerik utzi al dik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-29 Oiartzun Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, barberoa zara, Xabier ilea moztera etorri zaizu baina belarri puska kendu diozu mozterakoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostiara etorrri aurretik epailearen aurretik pasa zarete. Larrañagak Gabon Gauean afaltzeko oilategitik oiloak lapurtu zituen, epaileak hiru urtetako zigorra eman dio; Gorrotxategik aldiz, bere lantegian astero-astero miloiak ostutzen ditu, epaileak aske utzi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jo dezagun, Andoni, zu zerala kañoiaren puntatik oraintxe ziztu bizian atera den bala bat eta konta izkiguzu momentu horretako zure burutapenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakin diat hirekin batera hainbat abentura izan duen Opel Cadett-a saltzera hoala. Egiok agurra... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka omentzea Jarritako gaia: Gaurko saio hau ez nuke bukatu nahi gizon bat aipatu gabe: Lazkao-Txiki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-05 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elgetan eliza konpontzeko edo diru bila omen dabiltza. Andoni, ez dezu txikitarik ere eman, ta Aitorrek, berriz, eskua poltsikoan sartu eta danba diru potoloa bota du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: S.Lizaso, Euskal Herriko Lehendakaria dugu, Jose Antonio Ardantza; Mendizabal, langabezian dagoen sendagile bat; eta Sarasua, 40 urte Asian misiolari pasatu duen erlijiosoa, eta orain Euskal Herrira itzuli dena. Duela aste gutxitako hauteskunde hoietan entzun ditugu Euskal Herriari buruzko gauza asko: egoerari buruz, nola dagoen, gaizki, hobeto, langabezia, burruka armatua... Hainbat gauza, ezta? Orduan, ba, pertsona hauei eskatuko nieke beraien iritzia Euskal Herriari buruz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Heure gaztaroan nola pasatzen huen igande arratsaldea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-31 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier Sukia bainatzen ari zen hondartzan eta, halako batean, hor nun pikatzen dion salbera edo medusa batek, berak dakien toki batean eta erizainarengana joan da; hau neska polit bat da, eta bere... erakutsi behar dizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: S.Lizaso dugu Sunbillako sokatirako entrenadorea, aurten kriston markak egin behar zituela eta iragarki batean jarri zuen ekipoa indartzeko zagero bat edo atzelari on bat behar zuela. Hauek biak aurkeztu zaizkio. Berak aukeratuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Galdera konprometitu xamarra egin behar diot honi: Hire txapelaren aginte aldiak aurten bukatu behar al du ala? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar Arriarango urtegiak urez estaliko dituen soroetan lana egin duen aitona zaitugu. Orain, goiko errepidetik urtegiari begira zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Giro ederra dagoela aprobetxatuz mendi buelta bat egitea erabaki duk eta mendian hoala hor ikusten duk txorikume bat kabitik erori eta lurrean. Zer burutapen sorrarazten dik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-22 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk Sebastian, larogei urte dituzu. Bertsolaria izana zara, baina gauzak ez zaizkizu hain ondo joan eta beharrak jota kalera irten zera gaur, kale eskin batean bertso kantari ari zera... Baina orain arte behintzat ez dizute sosik ere bota. Ea orain kantatutako hiru bertsoen ondoren gauzak aldatzen diran... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-01 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñak esana da Anjel Mari eta Peñagarikano nortasun desberdineko bi gizon dirala. Hemen daukagu Peñagarikano tabernan kafea hartzen eta horra etorri zaio Anjel Mari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-09-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Frantzian gertatua da duela hainbat hilabete: Sikopata batek, burutik jotako batek, irakasle bat eta bere gain zeuden guztiak gela batean gorde zituen sekuestraturik. Irakasleak ipuin bat kontatuz esplikatu zien, haurtxoei, gertatzen zena. Ze ipuin klase kontatu ote zien? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña ikusten dezue ze despistatu aurpegiarekin ibiltzen dan sarritan, eta gaurkoan behintzat Peña, hi haiz extralurtar edo extraterrestre bat, momentu hontan jeitsi haiz lurrera eta lurtar honekin topo egin dek, Andonirekin... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa