Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Murua, Iñaki" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2762
2001-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok arrantzaleen emazteak zarete. Une honetan Hondarribiko kaian zaudete. Zuen senarrei agur egiten ari zarete. Unai ohitura bihurtu den agurra egiten, barrutik kalbarioa, kanpotik patxara; Ainhoa lehendabiziko aldiz agur egiten, negar zotinei eutsi ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburu-saltzailea kezkati baldin badabil, AEK-ko irakaslea ere kezkati dabil ba! Ezkontzeko presioak, Garzonekin arazoak, juxtu-juxtuko soldata... Ez da erreza hogeta hamar urtebete eta iraultzaile segitzen! Itxura, behintzat, zaindu nahi luke. Eta bizarra egiten hasiko da goiz batez, ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean azaleratuko ditu bere barruko kezkak. Ondo ari al naiz? Merezi al du? Ze etorkizun daukat? Herri ostia hau hain herri ostia al da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-02-15 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-22 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaera batzuk emango dizkizuet, eta egia edo gezurra diren esan beharko duzue. 1.-Nazio bat gara. 2.- Maitasuna aldakorra da. 3.-Demokrazian Estado de Derecho oinarria da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, gaur, ehizean joateko, goizean goiz irten zara etxetik. Atarian Unai alabak bere mutil-laguna aurkeztu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitzan hamaika lan egina zara, eta baita diru mordoska pilatu ere. Heriotza hurbil sumatu eta zure diru guztiei su ematea erabaki duzu. Suari begira, hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtebetetze eguna duzu gaur. Eguna aurrera doa, eta oraindik ez zaitu inork zoriondu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, Unai eta Sustrai, lagunak zarete. Zuri, Unai, amodioa era tradizionalean egitea gustatzen zaizu. Sustrairi, ordea, ohiko ez diren leku eta egoeretan. Launa bertso, zortziko txikian, Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, gizarte-laguntzailea zara, eta Amets zure bulegora etorri den herritarra da. Hiruzpalau paper sinarazi ondoren, ohartu zara, Ametsek ez dakiela irakurtzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola hartu dute txapela etxean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Labayen
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek operatu berri zareten bi transexual zarete. Gaur taberna bateko komunetan egin duzue topo. Biok ez dakizue zein komunetan sartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abiadura handiko trena denon ahotan dabilen gaia da. Bi anaia mutilzahar zarete. Trena zuen baserritik pasatuko da. Anjel Mari urduri dago etxean pasako dituen azken Gabonak ote diren pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zein da amesgaiztorik / amesgaiztoena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Honi erantzun eta / eser zaitez lasai Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Bi estralurtar zarete. Gizakia aztertzera etorri zineten lurrera. Zuen lana bukatuta alde egiteko ordua iritsi da baina espazio ontzia ez dabil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
