Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Ereintza Kultur Elkartea" Entitatea: "Ereintza Kultur Elkartea" Pertsona: "Larrañaga, Andoni" Pertsona: "Zelaia, Iñaki" Urtea: 1970 Urtea: 2011Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 44
2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurrejubilatuak zarete biok. Erretiroa hartu zenutenetik, Irazuri, gauza bat dela eta bestea dela, egunak oso azkar pasatzen zaizkio. Bixenteri, berriz, egunak oso luze joaten zaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zoritxarrez, gai hau asmatzen ez dugu lan handirik egin behar izan, erabat erreala baita. Gaur, egun honetan, abuztuaren 16a baita jada, betetzen dira 75 urte tropa frankistak Zizurkilen sartu zirela. Arkaitz, errepublikaren aldeko lanean aritu izan zara. Etxetik ikusi dituzu tropak plazan sartzen. Hankek dardara egiten dizute.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arrantzalea izango zara, Jon. Aspaldi, gaztetan, txalupa kaira ekarri, eta festen aurretik portura etortzen zinen txosnak eta festa muntatzera. Urte askotan irudi hori ez duzu ikusi, eta aurten, festen aurretik, berriz ikusi dituzu gazteak txosna eta karpa muntatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Peio Ormazabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagun minak zarete, eta gaur elkarrekin bukatu duzue. Beñat, duda-mudatan dago ohean sartu edo ez sartu, konturatu baita Peio lokartzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizu zure buruari gezurretan ari zarela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka oina-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldian aurpegi hori burutik kendu ezinik zabiltza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka oina-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Estu besarkatu zaitu. Aspaldian ez duzu horrelako zirrararik bizi izan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Osinalde elkartea zara. Dagoeneko urte batzuk badituzu, eta makina bat gauza ikusiko zenuen hemen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-21 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan pentsatzen duzu aukera gehiegi eman dizkiozula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.
Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Fredi, orain arte, Berriako zutabeetan nahi izan duzuna idatzi duzu, baina oraindik aurrera, zentsuratzailea edukiko duzu: Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende askok jakin ez arren, Anjel Marik badu halako harreman berezi bat, badu halako feeling bat Habanera doinuarekin. Esplika ezazu nondik datorren feeling hori, noski, Habanera doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa