Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Euskal Herriko Bertsolari Elkartea" Pertsona: "Egaña, Andoni" Pertsona: Garzia, JoxerraBilaketa zehaztu
Emaitzak: 503
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolari izateaz aparte, bertso programan ari da lanean joan den urtebetean. Horretan ari dela, bertsolarien irudiak aurrera eta atzera ibiltzen da. Seguru nago bakoitzaren keinuak eta joerak badakizkizula honezkero. Denak ez du zertan egia izan beharrik. Konta atzeko eta beste bertsolari guztien sekretuak, kontatzeko modukoak badira behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende askok galdetzen digu, serio gainera, elkarri halako astakeriak esaten dizkiozuela eta hoiek zenbateraino serio hartu beharrekoak dire? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-24 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao-Txikik dioenez mundua gero eta okerrago doa. Egañaren ustez gero eta hobeto. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-01-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Atzeko hoiek nola imajinatzen dituk hogei bat urte barru. Gero besteek erantzun egiten dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Txikitan zer egiten huen? Hire ametsak zein hituan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mila eta berrehungarren urtean gaude. Zuk horretan adituak zaretenez, euskararen autopsia egiteko ekarri zaituztete, batez ere zertaz hil den aztertzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hire bizitokia festa handia huen orain dela gutxi. Urtero bezala ahaidez, lagunez eta loreez lepo egon duk; orain berriro bakarrik hago, bakardaderik latzenean, datorren urtera arte, heure hilobian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kaltutako Teresa izango haiz. Kalkutako kaleetan barrena zoaz, edo hobeto esan zaramatzate zerraldoan. Mundu osoko agintariak heldu dira ohore handiz agurtzera. Estatu mailako agurra egingo dizute. Ghandi eta Nerhu eramandako gurdi berean zaramatzate, eta biz bazterretan milioika kalkutar. Zer pentsamendu darabilkizu zerraldoaren barruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aritz Zerain Miner: "Funtsean bertsozale Elkartearen proiektu osoa da transmisio proiektua, bertsolaritza geroratzea delako helburua" // Aritz Zerain Miner: "Nola baloratzen da kultur proiektu bat ekonomikoki?"
[Prentsa]2012-09-30. Argia [Aldizkaria] Fitxa ikusi
«Somos ricos en literatura oral y ya era hora de hacer un buen catálogo»
[Prentsa]2014-02-17. El Correo [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertsolaritzaren hiru mosketeroek egindako lanaren fruitu berria
[Prentsa]2002-02-25. El País [Egunkaria] Fitxa ikusi
Andoni Egañak Joxerra Garziaren esanetara bakarka jositako harribitxia berreskuratu dute
[Prentsa]2019-11-20. Naiz [Webgunea] Fitxa ikusi