Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Hard disk" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3334
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Estitxu, etxeko alabatxoa zaitugu, eta supazterrean aspalditik zintzilik dagoen amatxiren burruntzalia begiratzen ari zara. Beraz, Estitxu, zu alabatxoa, eta Amets burruntzalia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazteak zineten eta gazteak zarete. Urteak daramatzazue etorkizuna zuen esku dagoela entzuten. Zer dago zuen esku, eta zer ez? Etorkizuna iritsi da. Oraina da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Itsas bazterrean duzue etxea, eta zuen kezkak partekatuz etorri zarete Maulera; zuen eguneroko kezkak, Euskal Herriari buruzko kezkak, euskarari buruzko kezkak. Baina Maulerantz hurbildu ahala, zuen kezkak moldatuz, aldatuz, joan dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pintorea zara, marrazkilaria. Koadroak marrazten dituzu. Esan dizute hemen inguruan badirela leku ederrak, eta hor jarri zara larrean eserita, zure koadro zuriarekin, pintzela eskuan. Egun osoz ondoan duzu hiru urteko ume bat, Maulekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte bukaera da, eta, beraz, balorazioak egiteko garaia. Mila saiotan ikusten zaituztegu, baina gaur jakin nahiko genuke nolakoa den zuen egunerokotasuna; hau da, zuen egun normal bat nolakoa den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohitura izaten da urtearen amaieran urtearen errepaso bat egitea, baina neu ere bertsolaria izan naiz, eta badakit hori urtero tokatzen dela, eta ez zaigula gustatzen. Jakin gurako nuke zein den urte guztian zehar gehien errepikatu duzuen gezurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Venezuelako bi ume zarete. Momentu honetan, Amets adoptatu egin dute Europa aldera ekartzeko asmoz, eta Aitor, berriz, hantxe bertan geratzen da. Zuen agurra bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete eta alaba bana duzue etxean. Arrazoi ezberdinengatik, baina kezkaturik zaudete oso: Amets, zure alaba asteburuetan etxetik irteten ez delako, eta zu, Sarriegi, berriz, zure alaba asteburuetan etxera sartzen ez delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zerate. Joxe aita, Amets semea. Herriko jaietan bi edo hiru egunetik behin etortzen omen da semea etxera, baina beti diru eske. Zer dio aitak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-30 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek maratoilari baten bi zati izango zarete: Aitor bihotza eta Amets burua. Azken kilometroan sarturik, bihotzak gelditzeko esaten du; buruak, berriz, jarraitzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maitasun gutun batean, sarritan, pentsatzen dena eta idazten dena ez dira berdinak izaten. Zuk, Amaia, esango diguzu zer pentsatzen duzun; eta zuk, Amets, zer idatzi duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kontu egizue, Amets Aimar Olaizola dugula. Peña, orain artean behintzat bere jarraitzaile sutsua izan da. Finala jokatu ondoren, hauxe da aurrez aurre zaudeten lehenengo aldia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
