Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Minidisc" Lekua: Markina-XemeinBilaketa zehaztu
Emaitzak: 521
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, hamabi urteko haurra zara, eta Unai zure aita. Orain dela urtebete hil zitzaizun ama, Igor. Gaur, Unai, aita, emazte batekin etorri da etxera "gurekin biziko da" esanez. Hiruna bertso, hamarreko handian, Igor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, Aitor eta Aritz, bi gazte zarete, herrigintzan lan asko egindakoak. Orain, bioi funtzionario izateko aukera etorri zaizue. Zuk, Aitor, aukeraz baliatzea pentsatu duzu. Aritzeri ez zaio burutik pasau ere egiten hori. Hiruna bertso, hamarreko handian, Aitor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. Zuk, Igor, emazteak, ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu. Aitor senarrak jada sasoi hori pasa dela dio. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Igor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. Zuk, Unai Agirre, emazteak, ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu. Unai Iturriaga senarrak jada sasoi hori pasa dela dio. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Unai Agirre hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, etxekoandrea zara. Gaur, Euskal Herri osoan greba eguna da. Lantokietan ez da lanik egin, baina etxean zortzi lagun dituzu bazkaltzeko orduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Erabat maiteminduta zaude neska bategaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu! Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Interneten nabigatzen ari zarela, haur pornografia duen orri batean sartu zara uste gabe. Konta itzazu zure burutazioak hiru bertsotan nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-12 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamabost urte ia igaro dituzte sei euskal presok kartzeletan. Hamabost urte bi-hiru metro karratutan. Zer egin duk hamabost urte hauetan hareek barruan direla? Akordatu al haiz eurekin? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iratxe, madalena bat zara, eta zu Fredi galleta Maria. Denbora pasatu ahala, zergatik gogortzen da Iratxe madalena, eta Fredi galleta bigundu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Asier Illarramendi zarete. Real Madridera joateko erabakia hartu orduko gauean, zu, Beñat, Asierren bihotza zara, eta zu, Jon, Asierren poltsikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure herriko bertso saio hau erreferentea da. Denek kantatu nahi izaten dute hemen, eta bertakoa izanik zer esanik ez. Zure ametsa bete duzula esan duzu agurrean. Baina, horrelakoetan, ordea, aukera dugunean, beldurrak, zalantzak sortzen zaizkigu. Zer da zuretzat gaur, hemen, oholtza honetan, bertsolari moduan kantuan aritzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-11 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola ikusi duzue batak bestea Bizkaiko Bertsolari Txapelketan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Korrikalariak zarete biak. Gaur elkarrekin atera zarete osteratxo bat ematera. Baina bi ordu daramatzazue bestea noiz gelditu zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Txirula eta txakurra lagun herriz herri zabiltzaten bi punki zarete. Leku batean aste pare bat igarota, zuk, Jon, makutoa hartu eta beste herri batera abiatu zara. Ametsek bizimodu hori utzi egin nahi duela esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Txirula eta txakurra lagun herriz herri zabiltzaten bi punki zarete. Leku batean aste pare bat igarota, zuk, Igor, makutoa hartu eta beste herri batera abiatu zara. Xabik bizimodu hori utzi egin nahi duela esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
