Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Minidisc" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3617
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian kontratista azpeitiarra izango dugu eta Sarasua, berriz, parroko aretxabaletarra. Elizako obrak aurrera omen doaz, baina ordainketak berandu. Kontratista ez dabil oso konforme. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso kotxean doa eta gazte bat hartu du autoestopean. Zein izango gazte hori eta polizia guztiak atzetik dituen Xabier Garzia Gaztelu, Balentin Lasarteren komandoko kidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-12 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zumaiako itsasmutur berri horretan eskultura bat jarri behar dutela-eta lehiaketa zabalik dago. Herritarren artean baita eztabaida ere: batzuk diote berehala ulertzeko modukoa behar duela eskultura horrek; beste batzuek, berriz, libre utzi behar zaiola artistari. Zuek zer uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ia guriak egin du, badegu zeinek agindu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkateak bota du bandoa: "Kotxe zikinak erabiltzea debekatzen da; hala egiten duenak bost mila duruko isuna ordaindu beharko du". Imanolek kotxea garbi ibiltzen du beti, garbia garbitzen ibiltzen den horietakoa dugu; Lizasok, berriz, ez du bere kotxea inoiz garbitzen. Zer iruditzen zaizue alkatearen bandoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jose Luis Martín Prieto kazetari espainiarrari gertatu zaiona izan da aste honetako albistea. Zer erreakzio izan zenuten gertatutakoa jakin eta gero? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi ez dela entzun nuen honako gai hau: "bertsolariok duzuen famarekin zergatik ez dago bertsolari dibortziaturik?" Inork izatekotan zuek izan behar duzue erantzuna. Egaña, Sarasua, Euzkitze eta Lizasoren emazte edo neskalagunak izango zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zu Iratxe lorazaina zara. Esaiguzu zure lorategian dauzkazun atzeko horiek zein lore mota diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete. Orain dela bost urte ezkondu zineten eta ezin duzue mundura haurtxorik ekarri. Maialenek adoptatu egin nahi du baina senarrak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Pablo Suberbiola, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zu Xabier aditua zara pilota kontuetan. Atzeko hauen jakinduria neurtuko al dugu? Egin iezaiezu galdera bana pilotaz zenbat dakiten jakin dezagun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso kalegarbiltzailea dugu; Iturriaga hostorik botatzen ez duen arbola eta Egaña egunero orbel pila lurreratzen duen platanoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso-saiorik gehienetan zuek azaltzen zarete. Bati baino gehiagori entzun diot galdera hau: Ezinbestekoak al zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-02 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duten neska-mutilak zarete. Nola banatuko dituzue etxeko lanak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian zoologikoan kaiolan dagoen gorila da eta Andoni hango langile bat. Kontatu zer gorabehera dituzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Jon Sarasuarena erantzungailua duzue hau; badu premia! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Medikua zara. Gaur, lanera joan eta zeure buruari egindako analisiak ikusi dituzu: minbizia daukazu. Lehenbiziko gaixoa ate joka ari zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aita-semeak zarete. Sebastian, zuk, aita baserritarrak, uda guztia haserre pasa duzu egin dituen eguraldiak egin dituela-eta. Sustrai semea berriz txoratzen egon da egindako eguraldiarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe da baserriko nagusia, eta Xebastian da baserriko etxekoandrea. Gaur egun, inork ez du morroi izan nahi baserrietan, eta horrexegatik etorri dira hainbat eta hainbat Ekuador aldetik. Joxe Agirrek ez du nahi ekuatorianorik etxean; etxekoandreak, aldiz, nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa