Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Hizkuntza: "eu" Pertsona: Garzia, JoxerraBilaketa zehaztu
Emaitzak: 493
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer behar duk zoriontsu izateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik esana duk behin oholtzatik ikusten den paisaia gero eta koloretsuagoa dela. Jakin nahi diagu zuek egiten duzuen bertsoa ere koloretsua ote den ala oraindik zuri beltzean al zabiltzaten. Hala, nik gai bat jarriko diat eta kolore diferenteko bertsoak kantatu behar dizkiok gai horri. Gaia hau duk: dutxatu berritan osorik isladatzen hauen ispilu baten aurrean hago. Egoera horretan hagoela kanta ezak arrosa koloreko bertso bat. Egoera horretan berean, kantaiguk bertso berde bat. Bukatzeko, ea bertso beltz bat ateratzen zaian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Teodoro Hernandorenaren paperean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biak elkarren osagarri zarete. Murua itsua da eta Egaña gorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-21 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Entzuna diat, baina ez zakiat egia den: Xabi Payak izan dezakeen etsai bakarra Xabi Paya da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zergatik ez dakigula, eta are gutxiago zertarako, Sebastianek erabaki du eskopeta erabiltzeko baimena ateratzea. Aurreko probak egin ditu eta ahozkoa falta zaio. Eta, noski, munduan ez da Peña baino ehiztari hoberik, eta berarekin egingo du azterketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain arteko gai gehienak nahiko gai desgraziazkoak ziren eta oraindik ez ditugu aipatu Serbia, Kosovo eta horrelakoak. Lizarrako hostoa orbeltzen ari dela ematen du, gosea Afrika guztian, Hirugarren Mundua bizi ezinik... Serio, benetan, merezi al du mundu honetara haurrak ekartzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-28 Hernani Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adierazi erretiratzera hoala errezeta formatoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-28 Hernani Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adierazi erretiratzera hoala eskela moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok urtetan zehar elkarrekin lan egin duzue. Orain dela gutxi bertako langile bat jubilatu egin zen. Jokin hartu zuten lanpostu hori betetzeko. Orduz geroztik Andonik ez dio berdin begiratzen Jokini. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende askok galdetzen digu, serio gainera, elkarri halako astakeriak esaten dizkiozuela eta hoiek zenbateraino serio hartu beharrekoak dire? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-11 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurki beteko dira hemezortzi urte Franco hil zenetik. Zuek garai hortan nobioak zineten: Enbeita andregaia, eta Lizaso, senargaia. Geroztik Sebastianek, senargaiak, hamabost urte darama kartzelan eta andregaiak beste hainbeste kanpoan zai. Gaur zaudete bisita horietako batean "vis a vis". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-05 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Olaso, kaso honetan, Pagoetako guarda izango degu. Duela bi aste Sorozabalek gau baterako kanpindenda jartzeko baimena eskatu zian eta eman hioan eta gaur joan haiz eta oraindik han ziok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zertan igerri diozue aurtengo udaberriari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-16 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña, Lope de Agirre; Euzkitze, Arantzazuko Ama; J.Sarasua, Eli Galdos. Galdera: Zeinek eman dio lustre gehiago Oñatiko herriari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-23 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskutan daukat "Bertsolaria" aldizkariko azken alea eta hemen agertzen da Peña Uliako sorginarekin, Maritxurekin. Gauza asko esaten omen zizkion. Nik parrafo bat irakurriko dizuet: ".... azkenik norbait atera behar eta Andoni Egañaren argazkia jartzen du mahai gainean, ea delako azeri hori bera ote den jakiteko. Bai, hau izan daiteke. Azeria baldin bada laister aterako da. O! Hobeto dezu kontuz ibiltzea. Zu baino gehiago dela uste du. Askoz gehiago dela du. Denek esan diote garaipena lortuko duela, oso ondo doala eta gainera balioko du. Nik ez det ezetzik esango, baina zu ez zaitu zapalduko. Zuk ez diozu utziko. Ez diozu utzi behar. Atera zuk hemendik hiru karta. Hiru karta. Ai, ene! Ze burruka duen mutil honek bere buruan! Erreta dago. Erabat erreta. Zentroa, burruka eta frakasoa adierazten dute, eta gogorrena frakasoa izan da. Erabat konbentzituta zegoen lehena zela eta onena. Bere baitan erabat konbentzituta zegoen irabaziko zuela eta muturreko haundi bat hartu du. Baina ez du hain errez etsiko. Honek gerra haundia emango dizu". Zer esan nahi du horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña hau, esan beharrik ez dago, bizi zelarik bibidorea izan degu. Azkenengo momentuan konfesatu edo ez dakit eta zerura bidean badijoa. Eta zerura bidean doala aingerutxo batek esaten dio belarri ertzera "Aitasantuak dioenez zeruan ez dagoela sexu konturik". Damutu zaio bidean eta pentsatu du hobe duela infernuko berri jakin eta haruntza jo du, hango katalogoa ikusteko edo. Azkenean jarri da Satanasen idazkari nagusi den Belzebu harekin (S.Lizasorekin, alegia). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Hitz bat eman eta horrekin bukatu behar bertsoa: Edukazioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
