Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basque Country" Urtea: 2023Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1571
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga, Gorka Pagonabarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Koldo, errekan bizi diran ahateei ogi birrinak botatera joan zara. Gorka etorri jatzu ondora, eta madalena zatiak botaten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor obra langilea zara. Abarkasen eraikinean konponketa batzuk egiten zabizie eta andamiotik gora zoazen bakotxean, Abarkasek kopa bat ardo eskaintzen deutsu. Gaur be, gauza bera egin dau andamiotik gora bere leiho ondotik pasau zarenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruri eta Xabat bikotea zarie. Xabat, udal hauteskundeetan alkatetzara aurkeztea erabagi zendun. Gaur izan dira hauteskundeak. Amaitu da botoen kontaketa eta bakarra jaso dozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Gorka Pagonabarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abarkas okupatu barri dan gaztetxe bateko kidea eta Gorka auzokidea zarie. Abarkas, herritarrei zuen proiektua aurkezteko esku-orri batzuk prestatu dozuez. Oraintxe emon deutsazu esku-orria Gorkari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Koldo Gezuraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Koldo, Xabat zure bikotekide ohiaren gurasoa da. Aspaldi ez dozue koinziditu, baina gaur kaletik zoaziela topo egin dozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruri bertsolaria eta Aitor euskara elkarteko kidea zarie. Iruri, azken urteotan moduan, Aitorrek eskatu deutsu euskararen eguneko ekitaldian bertso pare bat botateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Puntua: Zer esango zeunkio / zure amamari?
Puntua: Belaunaldi artean / bada arrakala
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Medikuak greban direla, Osasunbidearen egoera, osasungintza… horrekin hasi eta ea nora jotzen duzuen.
Puntua: Zu azkena noiz joan / zinen medikura?
Puntua: Sistema pribatura / edo publikora?
Puntua: Itxaron zerrendetan / gaur ez dago giro
Puntua: Proba ein behar duzu / baina zertarako?
Puntua: Zu lasai hilko zara / arnasak itota
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Izaro Bilbao, Eki Mateorena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Izaro duela urtebete baserri bat erosi zenuen hiritik aldegin eta lasai bizi nahi zenuelako. Baserri egokia harrapatu zenuen; deus gabe inguruan, lasai-lasai… Azken astean nabaritu duzu furgonetak heldu direla, adreiluak, zementua…Ekik etxe bat egin behar du zure ondo-ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Agirre, Irantzu Idoate Funosas
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Zu, Irantzu, Maddiren alaba zara. Unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzkoa izan da hirugarren esketxa; zenbait gogoeta serios eta beste hainbeste ateraldi irringarri jokatu dituzte zirtzilek.] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Larzabale Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak EHZko bi militante historiko zarete; Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne eta Irisarritik pasatakoak. Urtero bezala, laguntzaileentzako afarirako patata zuritzen ari zarete. Gaur festibaleko larunbata da eta solasean hasi zarete; egungo laguntzaileei buruz, egungo musika taldeei buruz… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Dima Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa