Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basque Country" Urtea: 2023Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1571
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-24 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 1986an lerro hauek idatzi zituen Itxaro Bordak: “Gauero hiri ezberdinaz amets dagit. Gauero zure itzalari loturik kexu traketsak eztitzen ditut. Gauero metroko arroiletan kantu zaharren gisa maite zaitudala errepikatzen dizut. Eta zuk gauero, kaioletan salgai dauden txori exotikoen ikustera naramazu esanez: “Begira zer ez dugun bilakatu behar”. Janire, zuk zer ez zenuke izan nahi zeure bizitzan?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-13 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldeguna elkarteko bi kide zarete, bertso-afaria antolatzen ari zaretenak. Ekarri beharreko bertsolariak hautatzen zabiltzate. Ados zaudete Maialen Lujanbio ekartzeko, baina bigarrenarekin ez duzue bat egiten. Andonik Egaña deitu nahi du; Maialenek beste izen eta arrazoi batzuk ditu buruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Botilaren jolasean aritu zarete (batek botila itzularazi eta botilak seinalatzen duen hari musu eman behar dio). Iratik itzularazi du botila eta Haritzi fortunatu zaio. Zuek aspaldiko lagunak zarete, bertso eskolan elkarrekin dabiltzanak, eta beraz, tentsioan zaudete, ea zer gertatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gelatik plazarako saltoa eman dute Debabarreneko bertso eskoletako ikasleek
[Prentsa]2023-03-25. Barren [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen II. Topaketa Algortan ospatuko da
[Prentsa]2023-02-10. El Correo [Egunkaria] Fitxa ikusi
Txandrio eta Altubepekoak nagusitu dira Zabolako bertso saioetan
[Prentsa]2023-02-11. Goiena [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Bertsoa eta euskara praktikatzeko gazteentzako plaza
[Prentsa]2023-02-14. Busturialdeko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Martxoaren 25an egingo dute Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. topaketa
[Prentsa]2023-02-13. Gaztezulo [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Gazteen bertso saioa 19:00etan Laban
[Prentsa]2023-02-15. Euskalerria Irratia [Webgunea] Fitxa ikusi
Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena eman daiteke jada
[Prentsa]2023-01-10. Argia [Webgunea] Fitxa ikusi
Bertso gordailua dohaintzan jaso dau Xenpelar Dokumentazino Zentroak
[Prentsa]2023-02-20. Bizkaie! [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Agurainen jokatuko da "Izena pentsau bida" eta "Bertxilika" kuadrillarteko lehen finalerdia
[Prentsa]2023-02-23. Bizkaie! [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi