Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Biarritz" Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3901
2013-05-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bi grafiko ikusi ditut, eta biak igual samarrak ziren. Grafiko bat zen etxerik ez duten pertsonena eta bestea zen pertsonarik ez duten etxeena. Eta biak ziren igualak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian askotan entzuten duzun esaldi bat jarriko dizut gaitzat, eta esaldia da "Lasai, gauzak aldatzen ari dira". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin, hi ere atzo parrandan ibilita hago. Kostata baina esnatu haiz, begiak ireki dituk, eskua luzatu duk mesanotxera, eta hor papertxo bat, ohartxo bat, aurkitu duk. "Oso ondo pasatu dut zurekin. Behar banauzu, deitu". Azpian telefono zenbaki bat ageri zen. Hamar-hamabost minutuz zalantzan egon zara, deitu ez deitu. Azkenean, deitu duzu, eta Juliok hartu dizu telefonoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita bost urte ezkonduta daramatzan bikotea izango zarete. Gaur, afaltzen ari zinetela, denboran atzera egin duzue, eta gogoratzen hasi zarete zuen bikote harremanaren hasiera: lehenengo zita, lehenengo zirriak, lehenengo muxuak... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospitaleko gela berean ingresatutako bi haur zarete. Kezkatuta ikusten dituzue zuen ingurukoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Egunero bezala etxera iritsi zarenean, zerbait aldatu dela sumatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Egunero bezala etxera iritsi zarenean, zerbait aldatu dela sumatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure belaunaldia ekonomiaren aparretan hazitakoa da. Zuk apar horretatik ur gaziagoetara bidaiatu duzu, besteak beste Hego Ameriketara edo Palestinara. Orain, lan munduan sartzeko sasoian zaudenean, alde guztietan hitz bakarra entzuten da: krisia. Zer datorkio Ametsi burura krisia hitza entzuten duenean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian bezala, egunero, Saguesko paseoan topo egin duzuen bi amona zarete. Negar malkotan, galdera asko dituzue, baina itsasoak ez omen du erantzunik. Nork dauzka zuen erantzunak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraintxe kendu dizute begietako estalkia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Paya, zu, bidaia agentzia bateko nagusia zara. Murua bezeroa sartu da oraintxe zure agentzian. Murua da azkenaldian asko ugaritu den bezero mota horietako bat: beste urtetan adina bidaiatu nahi du, ahal den urrutiena, baina merke, ahalik eta merkeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat, Donostiako gazte auzipetuetako bat izango zara. Bi urte eman zenituen kartzelan, eta orain dela hilabete gutxi askatu zintuzten, hamabi mila euroko fidantza ordainduta. Gaur epaiketa eguna da, eta etxean zaude motxila prestatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iker Alustiza, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostia, 2016ko Kultur Hiriburu izateko hautagaietako bat da. Bertso batean azaldu behar duzue zergatik merezi duen hori lortzea, eta beste batean zer egin behar duen gehiago hori lortu ahal izateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Batek liburu batean idatzi omen zuen Añorga Donostia baino lehenagoa dela, eta añorgar batzuek sortu zutela Donostia, zuek hain zuzen ere; zuek zarete errudunak, Donostia sortu izanaren errudunak. Esperantza handia bai zerbait egiteko, baina ez zaizue dena espero bezala atera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
