Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bidasoaldea" Pertsona: Amuriza, MirenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1247
2011-01-16 Mungia Lehiaketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Onintza, moda kontuan famatua den Adolfo Dominguez diseinatzailea zara. Gaur, pasarelarako jantzi beharko dituzu atzeko hiru modeloak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-05 Arantza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-05 Arantza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka Mayoz, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Miren, beste bertsolariek euren dohain bana emango dizute zuri, eta, zuk, trukean, zure akats bat emango diezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Jon, aspaldiko partez, elkarrekin afaldu duzue zure etxean. Komunera joan eta bueltatu zaren batean, Miren erdi biluzik topatu duzu sofan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Miren, bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen; Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]
	
		Neurria: 
	Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
	
		Lana: 
	Bakarka lehen puntua-emanda 
	
		Jarritako gaia: 
	1. Puntua: Joanito Oiartzabal / ezaguna dugu
2. Puntua: Zigarroa erreta / Everesten gora
3. Puntua: Orain telebistako / izar bihurtu da 
	
	
	
	   Kokapena: 
	XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
	
	
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Mirenek minbizia izan zuen, eta sendatu zen arren, harrezkero ez du zure aurrean biluztu nahi, Unai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adiskidetasun koloretsua duzue Jon eta Miren; alegia, lagun onak zarete, eta batzuetan hori baino gehixeago ere bai. Zuk, Jon, zure etxeko giltzak eman dizkiozu Mireni, baina Mirenek ez dizkizu hartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gerra garaian, haurrak zinetela, Errusiara eraman zintuzteten, eta han bizi zarete harrezkero. Jaurlaritzaren gutun bat jaso duzue orain, omenaldi batean parte hartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogei behargin dauzkan enpresa bateko ugazaba zara. Oraindik ez dakizu hurrengo nomina pagatzerik izango duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Amaierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxahun, Euskal Herrian barrena etenik gabeko lasterketa bat egitea otu zitzaion AEK kide hura zara. Zu, Miren, AEKko buru nagusia zara, eta hor datorkizu inuzente hau, horrelako ibilera hori proposatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
