Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Elgoibar" Pertsona: Elizasu, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 550
2007-09-17 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Deskantsua egingo dugu. Badakizue bertsolariak bertsoaz bakarrik ezin direla bizi; beraz, euren marken propaganda egiteko aukera dute orain. Iragarkien txanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur etxera iritsi zarenean hor ikusi dituzu zure bikotekidea eta semeak mailua eskuan, iltze bat paretan sartzen. "Zertan ari zarete" galdetu diezunean, "Abenduan ekarriko duzun txapelarentzat da" erantzun dizu semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Andoni insoportable dabil azkenaldi honetan: zarauztarra da, bihar Kontxan dira, Zarautz izan da euskal traineru azkarrena sailkapen estropadan... Arrauna besterik ez du buruan. Maialenek arraunaz paso egiten du, eta arraunaz ez beste edozertaz hitz egin beharko; Andonik, aldiz, arraunaz soilik hitz egin dezake. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu jaio baino zazpi urte lehenago zerbait pasa zen zure herrian, gaurko egunez. Badakizu zer? Edo gaia jartzen jarraituko dut? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-11 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Logelan zaudete biok, eta sumatu duzue erle bat dabilela bueltaka. Ez diozue kasu handirik egin, baina esnatu zaretenean, Unai ziztadaz beterik dago, eta Andonik ez du bat bera ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Jon, Zarautz, Zumaia. Euforiko, pozez txoratzen daude biak, baina Hondarribian gaude. Jolas bat egingo dugu. Ea nork disimulatzen duen ondoen euforia hori, hemengo jendea mindu gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso aita eta Arozena alaba. Lizaso alkatea da. Azken urteotan herrian etxeak egin eta egin ari dira. Estitxu zerrenda guztietan apuntatu da, baina ez zaio bat bera ere tokatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte dexentean zabiltzate plazaz plaza bertso onak eginaz. Beraz, esan liteke bertsolari osoak zaretela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hotel batean egiten duzue topo asteazkenero arratsaldeko bost eta erdietan. Zuen bikoteengandik ihesi joaten zarete. Gaur ere elkartu zarete. Biluztu zarete, ohean sartu, baina gaur ez duzue gogorik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez al duzue mamu bat entzuten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elgetara pakistandar asko etorri dira, eta Murua da horietako bat. Unairen arropa dendara joan da euskaldundu egin nahi duela eta horretarako jantzietatik hasi nahi duela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurok irteeran zaudete, estatxari fuerte helduta Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu hori iristeko, entrenamendu asko egin behar da aldez aurretik. Gure herriak nahikoa gai ba ote du helburu hori lortzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-14 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, zuek biok, koadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira, eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa