Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Sarriegi, Aitor Lekua: "Euskal Herria"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1404
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hotza kendu eta berora joan behar dugu. Hemen daukagu gurekin Jokin Aperribay, Realeko presidente hautatu berria. Zure hitz hauek batzar hartan inork adi-adi jarraitu bazituen, Aitor Realzale porrokatua izan zen, eta irteeran, gainera, hala esan zizun: "Aizu Jokin, zuri aritu zara, obrak gora eta obrak behera, obrak egin behar direla Anoetan... Ados nago. Bat nator zurekin. Baina beste obra klase bat egingo nuke: Anoeta dena estali. Eta datorren Bertsolari Txapelketa Nagusia, hartara, Donostiara ekar dezakegu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso bana Euskal Herriko pertsonaia historiko bat edo batzuk aukeratuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Datu batzuk emango dizkizut, Aitor. KPIak 4,2 egin du gora 2007an; Euriborra 4,515ean dago; burtsa 13.000 puntu inguruan dago; dolar bat eskuratzeko 0,7 euro behar dira; Espainiako Estatuak % 3ko superabita izan du. Zenbakiak, zenbakiak, zenbakiak... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-04 Lazkao Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hileta agurra Jarritako gaia: Lazkao-txikiren hileta elizkizunean kantatua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Santua zerura iritsi omen da. Maia da Juan Pablo II.a. eta hiesaren birusak hildako Aitorrekin egin du topo zeruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk Arkaitz, gaur zure semea Aitor, harrapatu duzu bere bikotekidea ez den beste batekin, parke galdu batean, muxuka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete. Zuen semearekin ez duzue sekula arazorik izan, baina azkenaldian harekiko harremana nahiko zaila da. Gaur berarengana hurbildu zaretenean "aita-ama, utzi bakean" esanez gelara ihes egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotekideak zarete. Iaz Estitxuri ahaztu egin zitzaion Aitor, zure urtebetetze eguna eta ez zizun ezer oparitu. Aurten, bezperan etorri zaizu ze opari nahi duzun galdezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, jatetxe bateko zerbitzaria zara. Zu, Jokin, mahai batean bakarrik eseri den bezeroa. Hiru aldiz esan behar izan diozu Jokini menua. Berriz errepikatzeko esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aitor, zure erlijioa dela ta, zapi bat daramazu burua estaltzen. Arkaitz, zure ikaskideak, galdetu dizu zapia zergatik ez duzun kentzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gaur ere itsas ertzean zaude. Esku batean harri mordoa duzu eta banaka-banaka botatzen ari zara itsasora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete, zuk Sarriegi etxe aurreko baratzatxoan babarrunak erein dituzu, eta zuk, Mendiluze, loreak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-03 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Aitor Sarriegi, Arkaitz Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin liburuak beren apaletatik erori eta barruan zituzten pertsonaiak nahastu egin dira. Liburuak atzera beren apaletara jasotzerakoan pertsonaiak bikoiztu egin dira. Orain, bi Edurne zuri eta bi printze dauzkagu. Zein da sobran dagoen Edurne Zuri eta sobran dagoen printzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Erika Lagoma, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaua da, eta supermerkatuko atarian egin duzue topo zabor kontainerretik janaria ateratzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
1. Puntua: Bake Nobel saria / Ameriketara
2. Puntua: Zer egin du Obamak / bakearen alde?
3. Puntua: Guantanamo oraindik / irekita dago
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren etxean zaudete biok, ohe jolasean. Zuri, Julio, Aitorrek esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza hotsa sumatu duzue atean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
