Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Tolosaldea" Urtea: 2010Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1186
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Puntutan egiteko bi baldintza: hiru minutu gutxienez eta bost minutu gehienez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berezia, 4 puntuz (hg) / Lau puntuko berezia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Peio Ormazabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etorkinak zarie. Euskara ikastea merezi ete dauen pentsetan hasi zarie. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zahar-etxe bateko behargin bi zarie. Beñat, Jonek astebete daroa beharrean. Egunaren amaieran gehiago ezin dauela esan deutsu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Peio Ormazabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarie. Peio ama eta Miren alabea. Peio, Miren alabeak beste kimioterapia saio bat hartu ostean, etxera heldu eta ohean etzun zarie alkarren alboan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neba-arrebak zarie. 80 urte darozuez baserrian biziten. Alkarregaz konpontzea gero eta gaitzago egiten jatzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan ezkonduta egon eta gero banandu egin zarie. Hori dala eta, despedida bana antolatu deutsue zeuen koadrilek. Goizaldean diskoteka berean topatu zarie alkarregaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otorrinoaren kontsultatik urten dozue Sonotonea ipintzeko aginduagaz. Zu, Arkaitz, konforme zagoz. Peiok, ordea, ez dau gura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semeak zarie. Eneko, ama eta Beñat, semea. Eneko, Beñatek etxetik alde egin dagian kristorenak eta bi egin dozuz. Hala ere, etxean jarraitzen dau. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain hamar urte kartzelan sartu zenduezan biok. 10 urte daroazuez iheserako zuloa egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arkaitz, saiora etorri danetik, Jone zure albokoa, porroak erre eta erre dabil. Ezberdin sentitzen hasi zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa