Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Lekua: BergaraBilaketa zehaztu
Emaitzak: 355
2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 90eko hamarkadako eskolarteko txapelketen liburuak begiratzen aritu naiz, eta ohartu naiz sarritan agertzen zarela, sarritan irabazi zenuela txapela, eta sariak ematen bertsolari nagusiak aritzen direla, Joxe Lizaso, besteak beste. Hementxe ageri da Joxe, zuetako bati saria ematen Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-18 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-20 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña, frantses euskalduna edo emazteak aldegin diona izango da; Peñagarikano, txurrerua; eta Euzkitze, emaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin zagun kontu Sebastian beste planeta bateko izaki bat dugula eta beste planeta hoietako batetik munduari begira dago. Nola ikusten dek gure mundu hau? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kanta ezaiezu Kuwaiteko gerra galdu dutenei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Entzule artetik aiton batek esan dizu «Umeak isilik oiloak piz egin arte». Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurok Korrikako testigua harturik ibili zarete. Mendizabal, Nafarroan; Egaña, Araban eta Sarasua, Gipuzkoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Gaztelu, Errealeko jokalari ohia eta Aranzabal egungo Errealeko izarretako bat. Semea Real Madrilera joan nahian dabil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin barruan arratoiren bat ikusi zutela-eta behin Sondikako aireportuan berrehun eta berrogeita hamar bidaiarirekin zihoan hegazkin batek larrialdiko lurrartzea egin behar izan zuen. Hi haiz komeri horiek denak ikusi zituen arratoia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ford etxeak bere langileen iragarki bat egin zuenean langile guztiak txuri agertu omen zituen, baita beltzak ere. Egin dezagun kontu zu zarela langile horietako bat, iragarkian bere burua txuri ikusi duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso kotxean doa eta gazte bat hartu du autoestopean. Zein izango gazte hori eta polizia guztiak atzetik dituen Xabier Garzia Gaztelu, Balentin Lasarteren komandoko kidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokorako makinak direla eta bada auzi bat gure artean. Jokoa errentagarri ote da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen semeak neska bat bortxatu eta hil zuen. Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da, eta oraintxe sartu zarete epaitegian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Etxahun, mila aldiz esan zenien lagunei ez zenuela ezer berezirik nahi ezkontza-agurrean, baina Aitor streeperrarekin bakarrik utzi zaituzte gela batean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
