Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Urtea: 2023Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1660
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-24 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra [Nafarroa Garaiko txapeldunaren agurra] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00 [Bertsoa] / Enare Muniategi, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-15 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Albistegietan aldaketak dira aipagai: Urkullu eta Pradales, Ibarrola eta Asiron… Zuen arloan ere tokatu zaizue erreleboa eman beharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra [Bizkaiko txapeldunaren agurra] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-13 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Markina-Xemein Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Biba zuek-en ondo / ikusten zaitugu
Puntua: Bertsokideei buruz / iritzi ematen
Puntua: Bertso batean egin ezazu / txapelketaren kronika
Puntua: Pasatu zen txapelketa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilo Soro [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilagorra [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Aiestaran, Ane Zuazubiskar
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahizpak zarete. Gurasoen etxean bizi zarete oraindik. Gurasoek esan dizuete haien etxean bizitzen jarraitzekotan, janaria prestatzen hasi beharko duzuela. Hortaz, berandu baino lehen, Elikagunea-ko sukalde ikastaro batean eman duzue izena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alaia Martin, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-05 Idiazabal Plaza librea [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone, urte batzuk dira zure umea hil zala minbiziaren eraginez. Urte hauetan guztietan minbizia ikertzeko baliabide gehiago eskatzeko boluntario ibili zara elkarte batean. Ekimen bat antolatu dozue gaur eta Aitor, zure umearekin egon zan erizaina, ikusi dozu. Beragana hurreratu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
