Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "bertsobatbatekoa" Pertsona: Garzia, JoxerraBilaketa zehaztu
Emaitzak: 493
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolari izateaz aparte, bertso programan ari da lanean joan den urtebetean. Horretan ari dela, bertsolarien irudiak aurrera eta atzera ibiltzen da. Seguru nago bakoitzaren keinuak eta joerak badakizkizula honezkero. Denak ez du zertan egia izan beharrik. Konta atzeko eta beste bertsolari guztien sekretuak, kontatzeko modukoak badira behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-21 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Entzuna diat, baina ez zakiat egia den: Xabi Payak izan dezakeen etsai bakarra Xabi Paya da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Iñaki Murua, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren modekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beasaingo CAF horretan egina omen dute jadanik Europarekin lotuko gaituen abiadura azkarreko trena. Goiburu, txoferra; Iraola, injienaria; Igartzabal, mekanikoa; Begiristain, elektrizista; Zeberio, errebisorea eta Murua, dekoradorea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda gauza Jarritako gaia: Prenda bat eman zion gaitzat, munduko globoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda gauza Jarritako gaia: Prenda bar eman zion gaitzat, ispilua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Hitz bat eman eta horrekin bukatu behar bertsoa: Edukazioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano, Pello Zabala izango da, alegia irratiz eguraldia iragartzen duen gizona, Arantzazuko frailea, oso gizon jatorra, baina meteorologoa. Gaur goizean egin du irargarpen bar sekulako zaparradak, mendebaleko haizea, terrala, etabar izango direla, eta Joxe Migelek irratia entzun eta joan da kalera, bere gabardina, berokia, txapela, guardasola eta abarrekin. Donostira etorri eta sekulako eguraldi ona tokatu... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-12-28 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue zer egin zuen honek lehengoan Belodromoan*... Pentsatzen degu berak ere bai, eta guk ere Telebistan izan degu dei klase asko. Batzuk: Zer egin zuen ume... horrek? Beste batzuk: Horrek dauzka horrek... etabar. Hik zer daukak esateko, ezer esatekorik badaukak? Zergatik egin huan? Ze asmo? Ondo atera al zaik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zertan igerri diozue aurtengo udaberriari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Hitz bat eman eta horrekin bukatu behar bertsoa: Dotea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Hitz bat eman eta horrekin bukatu behar bertsoa: ZurrunbiIoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Hitz bat eman eta horrekin bukatu behar bertsoa: apenas. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bere izaeratik Bilintxekin elkarrizketa egiteko eskatu zion. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bernardo Atxagaren kantu batek dio borreroak badituela milaka aurpegi. Nik, Egaña, borrero edo torturatzaile ipiniko det. Nahi nikek atzeko hauek ikusita eta hemen ez dagoen norbait pentsamentuan hartuta bakoitzari torturatxo bana asmatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ate bat haiz. Zertarako haizen jakin nahi diat, askatasunerako ala esklabutzarako? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-04-30 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herria Europan sartuko bada, orain dauzkagun jaiegunik gehienak, erdiak hain zuzen, kendu egin behar dira. Zuen esku dago Maiatzaren Lehena edo Aberri Eguna bietako bat lanegun bihurtzea. Sorozabal Maiatzaren Lehena kentzearen aldekoa da eta Sarasua, berriz, Aberri Eguna kentzearen aldekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
