Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "doinua" Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4446
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazteago zinetenean, gazteriaren erreferente izan zarete. Lehen esaten zen bezala, gazteak baina prestatuak: iritzi sortzaileak, artistak, okupa... Hainbat adjektibo jar daitezke. Programa batean ere izan zenuten zerbait. Orain, gazteak bazarete ere, aldatuta zaudete. Zein aldatu da gehien? Norberarena edo bestearena ere esplika dezakezue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Udaleko bi zinegotzi zarete. Aurten txupinazoarekin gertatu dena ikusita, hurrengo urterako lege berri bat pentsatu edo proposatu nahi duzue, berriz ere gauza bera ez gertatzeko. Dena lege berriekin konpontzen da, eta zuek ere zerbait pentsatu nahi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Justiziaren irudia zara. Andrezkoa, bi eskuak zabalik, esku bakoitzean pisu bana eta begiak estalita. Hainbat urtetan horrela egon zara. Gaur kendu dizute begietako benda.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biak urte askotan Leitzan bizi izandako atzerritarrak zarete. Hemen bizi izan zineten urteetan, adineko pertsonak zaintzen, baina buelta egin zenuten zuen herrira. Jakin nahi duguna da zer kontatu behar duzuen Euskal Herriari buruz eta hemengo jendeari buruz.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Langabezian geratu zareten bi azpeitiar zarete. Gaur zuen sei urteko umearekin Olentzerori gutuna idazten hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elikagai-bankurako jendeak borondatez emandako janariak biltzen daramazue goiz osoa. Kamioia bete duzue, eta oraindik beste hainbeste geratzen da sartzeko. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-07-10 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Ainhoa Munitxa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer sentitzen du neska batek mikrofono aurrean bertsotan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-18 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu erlauntzian hiru erle: Maddalen, erregina; erle alperra, Irazu; eta langilea, Sarasua Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-02 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lau komunikabide zerate: Telleria izango da irratia; Peña, telefonoa; Lujanbio, telebista; eta Iratxe, egunkaria. Zuotan zein da garrantzitsuena gaur egunerako? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-11-26 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eibar aipatzean, batzuek gauza onak entzuten dituzte, eta beste batzuek gauza txarrak. Jokin, Estitxu eta Unaik gauza onak; eta Irazu, Lujanbio eta Elortzak gauza txarrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, German Meabebasterretxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lujanbio eta German, zuek zarete bertsolari txapelketan aritu ez zareten bakarrak, beraz, zuei dagokizue txapelketaren balantzea egitea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenago aitona deitu dik baina, Lazkano, Maddalenen aita izango haiz, eta nahiko kezkatuta habil Maddalen orain hasi baita gaua parrandan pasa eta goizaldera etxeratzen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Erika Lagomak kantatutako bertso bat izan zuen gaia. Bertsoa Maialanek berak Victoria Eugenian Bertsolari Egunean kantatutakoa zen, neska bertsolariei buruz "gizonezkoen tarta honetan ginda ez degu izan nahi" bukatu zuena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madonna, Lujanbio, bere lan baterako jende bila Espainiara joan omen zen toreroak ikustera. Nola ez dakigula, Euskal Herrian bertsolariak duten arrakastaren berri izan du eta bertara etortzea pentsatu du. Guapoena, Irazu, aukeratu du Madonnak bere showa egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
