Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Iarritu, Zuriñe" Urtea: 2021Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1636
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erika, duela gutxi erloju adimendun edo inteligente bat oparitu dizute. Sustrai da erlojua. Ordua esateaz gain, beste gauza asko esaten dizkizu: bihotz taupadak, zenbat lo egin duzun, zenbat ibili zaren.... Beti du zer erran. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Joana Ziganda:] "Aixita mimo handiz antolatutako bertso saioa da"
[Prentsa]2021-05-13. Guaixe [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Urri bigarrenaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea
[Prentsa]2021-07-08. Begitu [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Elgoibarko bertso eskolan izena emateko matrikulazio epea zabalik dago
[Prentsa]2021-07-23. Barren [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Fernando Bengoetxea "Pernando Amezketarrari" ateratako bertsoa
[Prentsa]2021-06-15. Barren [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Argazkietatik bertsoetara dagoen bidea aztertu du Danele Sarriugarte idazleak "Hitzetik Hortzera" saioan
[Prentsa]2021-03-31. Barren [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Naia Arrizabalaga nagusi, Eskolarteko Bertso Txapelketaren hirugarren kanporaketan
[Prentsa]2021-05-08. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Bertsolari gazteek 'Zapla' zirkuituko bertso saioa eskaini dute Abaraxkan
[Prentsa]2021-06-06. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
[Paule Loizaga eta Josu Landeta:] "ALBEk bertsogintzari plazak ekarri dizkio batez ere"
[Prentsa]2021-03-26. Hiruka [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi