Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Itzaina, Joana" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3334
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazteak zineten eta gazteak zarete. Urteak daramatzazue etorkizuna zuen esku dagoela entzuten. Zer dago zuen esku, eta zer ez? Etorkizuna iritsi da. Oraina da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-29 Ahetze Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zaharragoek errepikatzen dizuegun leloa da "gazteok etorkizuna ate joka duzue", baina zuok gazteok nola ikusten duzue etorkizun hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Estitxu, etxeko alabatxoa zaitugu, eta supazterrean aspalditik zintzilik dagoen amatxiren burruntzalia begiratzen ari zara. Beraz, Estitxu, zu alabatxoa, eta Amets burruntzalia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, diskoteka bateko jabea zara. Unai kontratatu duzu gogó lanetarako. Gaur, lehenengo eguna du. Hor dago plataforma gainean. Pare bat ordu pasatu dira, eta konturatu zara enbor guztia mugitzen duela, eta nekez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hamabostaldi honetan, gauza harrigarriak entzun ditugu; EAEko hauteskundeez ari naiz, zenbat promesa eta zenbat hitz harrigarri. Nola bizi izan duzue hori guztia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, arropa eta janzkeran aldatzen ari da, eta orain depilatzea erabaki du. Barrura sartu, eta depilatzailea bere lehengo neska dela ohartu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bertan jakin dugu 2006ko azaroan PNVk, PSOEk eta Batasunak hamaika bilera egin zituztela Loiolako santutegian, oinarrizko akordio politikoa adostu nahian. Batzuek diote oso gertu egon zela akordioa, beste batzuek ezetz; eta zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-14 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, zuek biok, koadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira, eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok orain dela urte asko Ameriketara joan zineten. Urte asko daramatzazue etorri gabe baina egunotan egunkarian Euskal Herrian pasatako zenbait gertakari txikiren berri jakin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni hemen eta beste bostak hor. Denok izaten omen dugu zerbait oso garbi. Eta esaerak dio zerbait oso garbi duenak arazo bat duela. Zuek bostok esan behar duzue zer duzuen oso garbi, zuen egunerokoan, zuen bizitzan, zuenean... Andonik garbi duzuen horren arazoa kontatuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek iaz leku bat baino gehiagotan izan zineten arrazoi ezberdinak medio. Zer-nolako fama daukagu euskaldunok munduan zehar? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-02-10 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oilagor garaia da orain. Amets zelatan dago begira, oilagorren zain, mugarrian eserita zigarroa errez. Horrela dagoela goarda azaldu da, Irazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
