Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Itzaina, Joana" Pertsona: Azkune, LaxaroBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1210
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bush izango haiz. Hire azkenengo burutapenak ez zakiat inori kontatzen dizkioan, baina gaur guri kontatu behar dizkiguk; zer asmo ote dabilzkian hire buru horretan munduaren martxa hau hire erara eramateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Omer Bertin Oke, jatorriz Afrikako Beningoa zara, Euskal Herrian finkatua. Immigrazio zuzendaria zara urritik. Euskaldunok arrazistak ote gara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Derrigorrezko soldadutza bukatu omen da, baina jo dezagun zu intsumiso izateagatik oraindik kartzelan zaudela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Barre egin nahi eta / ezin asma nola Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hara hemen lehengo mendeko bi inbento: Joxe Agirre kotxea, Irazu pildora. Zer ekarri duzue zuek onik eta zer txarrik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi politikari haundi, Euskal Herrian ospetsu izandakoak, Xabier edo Jabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea zarete. Politikatik erretiratzea erabaki duzue, baino erretiratu aurretik badauzkazue alkarri esan beharreko kontuak. Afari bat egin duzue alkarrekin eta zer esan diozuen jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espetxean jaio eta hazi den haurra dugu Jon. Murua haren ama. Mundua ulertzeko zailtasunak ditu semeak eta amari galdezka hasi zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi ez dela entzun nuen honako gai hau: "bertsolariok duzuen famarekin zergatik ez dago bertsolari dibortziaturik?" Inork izatekotan zuek izan behar duzue erantzuna. Egaña, Sarasua, Euzkitze eta Lizasoren emazte edo neskalagunak izango zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Gaztelu, Errealeko jokalari ohia eta Aranzabal egungo Errealeko izarretako bat. Semea Real Madrilera joan nahian dabil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin barruan arratoiren bat ikusi zutela-eta behin Sondikako aireportuan berrehun eta berrogeita hamar bidaiarirekin zihoan hegazkin batek larrialdiko lurrartzea egin behar izan zuen. Hi haiz komeri horiek denak ikusi zituen arratoia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun etzi Hondarribian egingo den alardean parte hartu behar duzuen sei emakume zaretela. Zer duzue herritarrei esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txandaka-txandaka koka zaitezte Euskal Herriko hiriburuetan, eta esaiguzue zer aldatuko zenuketen hiriburu edo probintzia bakoitzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Aitor, aspaldian Andoniren ondoren habilen detektibea haiz. Andoni, gaur, konturatu egin duk eta kargu hartu dik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar eguerdia da eta Bilbon zaudete. Biok elkarrekin istripua izan duzue presaka zabiltzatelako. Unai erramu eguneko prozesiora doan apaiza dugu eta Xabier, berriz, Korrikaren azken ekitaldiko bertso saiora doan bertsolaria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
