Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: Alberdi, Uxue Eskuragarritasuna: Online entzun Lana: Binaka gaia-emanda Mendea: XX Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Bat-bateko bertso saio bereziaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aire berria behar du munduak. Nola beteko zenukete aire berriz mundu berri hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela 13.660 urteko bi ultzamar zarete. Egun aspergarri samarra pasa duzue ez ehiza, ez arrantza, ez jan, ez ezer. Egun prehistoriko motel-motel bat. Eta zerbait egitearren, hor hasi zarete lurrean topatutako harri batean marratxo batzuk egiten. Kasik konturatu gabe, asperdura hutsez, hor non sortu duzuen Europa mendebaldeko maparik modernoena. Sasoiko azken teknologia. Eta zuen arteko eztabaida ez da mapa norentzat egin duzuen eta zertarako egin duzuen, baizik eta ea bietako nork egin duen. Hau da, norena den copyrighta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa