Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: Elortza, IgorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1833
2000-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor deprimituta dabil aspaldi honetan, eta Estitxurengana joan da laguntza eske. Berak esango du ea zer sintoma dituen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste aldaketa bat ere badatorkigu ba: badoa Pezeta eta badator Euroa. Joxek zalantza asko ditu ze-nola konpondu behar ote duen, ta aurrezki kutxako enpleatuarengana joan da galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabon giroan gabiz, baina Gabonetan ere etxe danetan ez da zoriona bakarrik egongo, eta zuk, Igor, uste dozu Gabonak ahalik eta gauza gitxienagaz pasa behar direla, ez dozu ospakizun berezirik egiten. Zuk, Irazu, ostera, etxean gorabeherak izan arren ere, uste dozu, Gobonetan etxea leihotik behera bota behar dala, aprobetxatu eta Gobonetan ospatu egin behar dala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek langabezian dagoen ekologista baten kontzientzixa ona eta txarra zaree: Igor kontzientzixa ona, aingerue, eta Jon kontzientzixa txarra, deabru gorrixe. Atxarte berriro zabaldu dabie, Atxarteko kanterak, eta lana eskeini dautsie ekologista horri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizakion arteko harreman eta maitasun kontuetan mila teoria, ikuspegi eta praktika daude, noski. Dena den, asko kostatzen omen zaigu, zu eta ni izateari utzi eta gu izatera pasatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabier Legarreta "Arano"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok talde bereko txirrindulariak zarete, Igor Amstrong eta Xabier Contador. Bi oilar oilategi berean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Areto honetan ere ezin da erre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, Jose Ignacio Munilla zara, Gipuzkoako gotzain izendatu berria. Eta gaur, Iker konfesatzera etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta iloba bizi zarete etxean eta amona hasi da ilobaren prakak garbitzeko poltsikoak husten, eta halako zorrotxo berezi bat aurkitu du barruan, nonbait ilobari kentzea ahaztu, eta hor hasi zaio amona galdezka zer den hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Clinton bakarrik ez da bere maitale izandakoekin arazoak dituena. Hauek hirurak Andoni Egañaren maitale izandakoak dira eta elkartzea pentsatu dute, baina ez dakigu zertarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemengo bertsolariak Kanarietan izan berri dira inprobisatzaileen topaketa batzuetan. Hara hemen gaur, Jon, non agertzen zaizun, Igor, neska gazte dezimista hau, ume bat besoetan dakarrela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mitxel Labegerie euskal kantu berriaren aita izan zen. Gero Ez dok hamahiru, Laboa, Lertxundi, Lete, Errobi; geroxago Itoiz, Ertzainak, euskal rocka eta orain Su ta Gar, Koma eta abar. Zu, Igor, euskal kantu hori zara, Labegeirerekin hasi eta rock gogorrean bukatu duzuna. Kontatu zure bizia Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seminarioan bost urte eman dituen mutila zara, Igor. Irtetea erabaki duzu eta kanpora irten zarenean, lehen laguna izandako neska hau daukazu itxaroten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
