Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: Bilbo Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 212
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aritzek Beñat neska ederragaz ligatu dau hemen jaietan eta hor ibili dira gau osoa tragoka, eta Aritz zelan kaballero hutsa den, berak ordaindu dauz gau osoko gastuak. Heldu dira eguerdiko hamabietara gaupasa egin eta gero, eta Aritzek egin dautso bere proposamentxoa, ia oheratuko direnentz edo; eta Beñat neska ederrak esan dautso baietz, baina lehenago bazkaltzera gonbidatzeko hotel Ercillara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña atzo gauean juergan atera zen, eta goizeko bostetan autoa hartzera doala hor ikusi du autoaren aurrean etzanda Sebastian punka neska bati muxuka. Paretik kentzeko esan dionean, haserretu egin da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok garai batean elkarrekin askotan egoten zineten; pisu berean ere bizi izandakoak zarete orain dela lau-bost urte Gasteizen, baina bizimodua halakoa delako, hiru-lau aste badaramatzazue elkar ikusi gabe, eta, gaur, Jon Maiak telefonoa hartu eta Igorri deitu dio. Elizan sartu ziradenian I doinua hartu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik beti kondoiarekin egiten du, eta Igorrek beti kondoirik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo, ertzain mordo bat txosnagunean sartu, eta Audientzia Nazionalaren aginduak jarraitzeko asmoz, Kaskagorri, Paya eta beste txosna batzuetako pankarta eta kartelak kendu, eta Payako kasuan ikurrina be apurtu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Arkaitz, Marcos subkomandantea zara. Lehengo egunean agertu zan El Pais-en Marcos subkomandantea El Corte Inglesen egon zala beharrean. Hor beharrean zagozela Bilboko El Corte Inglesen, Fredi gaztetxoa joan jatzu kaputxa bat erosi gura dauela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok andre-gizonak zarete. Unai arrantzalea da eta aste bi bakarrik geratzen zaizkizue elkarrekin egoteko. Sustrai andrea nahiko larri dabil, eta bizimodu hori uzteko sasoia dela pentsatzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Lopategi Perote generala da, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diotena; eta Imanol Lazkano, intsumitua, bi urte, lau hilabete eta egun bateko zigorra duena. Biok Alcalako espetxe militarrean zaudete. Lazkanok urtebete darama; Lopategik, berriz, hilabete, baina bihar bertan kalera ateratzekoa da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txandaka-txandaka koka zaitezte Euskal Herriko hiriburuetan, eta esaiguzue zer aldatuko zenuketen hiriburu edo probintzia bakoitzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-22 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain ikusiko ditugun argazkietan ohartuko gara nola aldatu den bertsolaritza. Garai batean, eta luzaro gainera, gizonen afera zen, gizonek bakarrik parte hartzen baitzuten saltsa horretan. Baina zorionez, egun, gero eta emazte gehiago entzuten eta ikusten ditugu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek enpresa berean aritu zarete lanean orain dela gutxi arte, eta biok kalean geratu zarete, urte asko enpresan eman ostean. Langabezi saria daukazue urte birako. Zuk, Beñat, behingoz garaia heldu dela pentsatu, eta bidaiatzeko gogoa daukazu. Gero pentsatuko duzu lan berria aurkitu edo ez. Zuk, Sebastian, berehala lana aurkitu nahi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañu aitak Lazkano semeari galdetu dio ea zer izan nahi duen handi izandakoan eta semeak droga trafikatzailea izan nahi duela erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun hauetan gori-gorian dagoen gai bat: Ertzaintza. Suposatzen dut bertsolariek ere euren eritzia izango dutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: “Dezepzioa” hitza ez dator euskal hiztegietan. Zer da zuretzat dezepzioa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek txikitan lagun-lagunak zineten. Hala ere hamar urte elkar ikusi barik pasatu dituzue. Gaur, kalean elkartu zarete. Kontatu zertan zareten berdinak, zertan aldatu zareten... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa