Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: Bilbo Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 212
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan saio gogoangarrienetakoa bi hauek egin zuten. Orduko hartan, Mirenek Donejakue bidea egitea erabaki zuen bakardadeaz gozatzeko, baina bieira bat baino itsaskorragoa zen Ibonekin egin zuen topo.
Helburua lortu zenuen Ibon, eta ezkondu egin zineten. Haur bat izan zenuten eta gaur zortzi urte ditu haurrak. Berarekin berriro Donejakue bidea egiten ari zarete eta orduko istorioak kontatzen
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetxeko bi kide zarete. Bazkarirako 100 txartel inprimatu zenituzten etxean. Etorri zarete bazkaltzera eta 130 lagun etorri dira, bakoitza bere txartelarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru etiketa eta galdera bat: emakumea, euskalduna eta feminista. Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz zorioneko edo hiru aldiz zapalduak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Polizoi bi zarete. Afrikatik Europara etortzeko asmotan itsasontzi baten sartu zineten polizoi bi. Poliziak badaki itsasontzian zaudetela, baina ez dizue jaisten uzten. Berriro Afrikara joango zaretela diote. Hortxe zaudete itsasontzian eta Bilboko burrunbada guztia iristen zaizue. Marijaia, txosnak, baina zuek ezin itsasontzitik jaitsi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00 [Bertsoa] / Enare Muniategi, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Lehenengoa
- <
- 9
- 10
- 11