Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2777
1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu graffiti egile bi. Eurok ez dabe elkar ezagutzen eta hor aritu dira nor bere graffitia egiten. Oraintxe amaitu dute beharra eta hauxe dino Iratxeren graffitiak: "Gerra buka dadin, amodioa egin"; Unairenak, berriz, hauxe dino: "Euskal Herrian larrua jotzea ez da gatxa edo zaila, miraria baino". Elkarrenak irakurri eta berbetan hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek herri bereko bi lagun zarete, Aberri Egunera joateko asmotan zabiltzatenak. Okerreko autobusak hartu dituzue ordea: Unaik PNVkoena hartu beharrean HBkoena hartu du, eta Lizasok HBkoena hartu beharrean PNVkoena. Nola igerri diozue nahastu egin zaretela autobusez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta iloba bizi zarete etxean eta amona hasi da ilobaren prakak garbitzeko poltsikoak husten, eta halako zorrotxo berezi bat aurkitu du barruan, nonbait ilobari kentzea ahaztu, eta hor hasi zaio amona galdezka zer den hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Clinton bakarrik ez da bere maitale izandakoekin arazoak dituena. Hauek hirurak Andoni Egañaren maitale izandakoak dira eta elkartzea pentsatu dute, baina ez dakigu zertarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nafarroako Bardeetara jo behar dugu orain. Zu, Iratxe, artzain ibili zara beti Bardeetan, beti ezagutu duzu tiro poligonoa, ikusi izan duzu ardiak nola aztoratzen diren. Baina gaur, James Bond jaitsi da zure artaldearen erdira paratxuta batean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gauza bera esateko modu asko daude. Maialen, esan zer den larrua jotzea; Xabi, maitasuna egitea; Unai, hartu-eman sexualak edukitzea; Jexux Mari, horietan zein gustatzen zaizun gehien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaietan pankarta asko ikusten ditugu han eta hemen. Zuek lau pankarta zarete, lau pankarta desberdin. Zer dago idatzirik zuen baitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gernika, pakearen herria. Hirurogeita hamar urte. Oroitzapenak. Ospakizuna. Merezi du gogoratzea? Ospatzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Manex ama dugu eta Unai ume jaioberria. Amak besoetan dauka; ama umeari begira eta umea amari begira, biak harrituta ikusten dutenarekin. Jakin nahiko genuke zergatik dauden harrituta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi baserritar zarete. Terreno edo lur kontuak zirela eta beti iskanbiletan aritu zarete. Hil ondoren biok elkarren ondoan lurperatu zaituztete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gozategiren kantu batek hala dio: "Euskal selekzioa garenaren islada"; baina zer gara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela hilabete-edo bete ziren ehun urte Lauaxeta jaio zela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik beti kondoiarekin egiten du, eta Igorrek beti kondoirik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-18 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abiadura handiko trena denon ahotan dabilen gaia da. Bi anaia mutilzahar zarete. Trena zuen baserritik pasatuko da. Anjel Mari urduri dago etxean pasako dituen azken Gabonak ote diren pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Politika kontuak pil-pilean dabiltza azkenaldi honetan, batez ere ETAk duela hamar egun su etena iragarri zuenetik. Konponbidea ekarriko omen duen elkarrizketa mahaiaren lau hankak zarete. Zer itxura hartzen diozue etorkizunari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jorge Oteiza zenaren izanaren bi alderdiak zarete. Andoni alderdi alaia eta Unai alderdi gogorra, tristea, isila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
