Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4365
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Mikel, Itoizko urtegiko horma zara. Zu, Amets, urtegi hori kaiolatzen duen ura. Azkenaldian euri jasa handiak izan dira, eta horma pitzatu egin da. Ez dakigu nork egingo duen gehiago: hormak edo urak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, gaur, ehizean joateko, goizean goiz irten zara etxetik. Atarian Unai alabak bere mutil-laguna aurkeztu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru bertso botatzeko moduko gaia da, baina gehiago ez. Eta sei puntuko bertsoak izatea ez legoke gaizki. Prest? Zertarako hago prest? / Ez da apologia egiteagatik, baina zer esango zenioke sekula mozkortu ez den bati? BEGIRATU !!! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Irazu, etorkin marokoarrak, Ametsen enpresan egiten duzu lana. Azken egunotan Amets haserre dabil Irazurekin, lan orduetan errezatzen ari delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Beñat, bertsolaria zara. Zure semea bertso-eskolan hasi zen baina ez zaude gustura bere bertsokerarekin. Oihana irakaslearengana zatoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Etxeko seme formala da Ekaitz. Ikasle ona, zintzoa, esanekoa. Iker, berriz, golfoa. Etxean beti noiz iritsiko den zain egoten dira. Baina gaur, etxera bidean, Ekaitz ikusi duzu sekulako mozkorrarekin ate ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Japonia aldean gazte batzuk elkartu eta kotxe batean suizidatu omen ziren. Internetetik adostu zuten hori dena. Gaur, Andoni, Interneten sartu da, eta Silveiraren gonbidapena jaso du bere buruaz beste egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senegaldik Oriora etorri eta hemengo bapore batean arrantzan hasitakoa zara Maialen. Iñaki, berriz, arrantzan aspalditik dabilena da. Gaur, arrantzan ari zaretela, zaintza edo guardia tokatu zaizue, eta hizketan ari zarete. Itsasoa bare eta zerua oskarbi daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni bertsolari handia da. Jon Martin Gipuzkoako azken txapelketan bigarren geratutakoa. Jakin-mina sortu zaio Joni eta txapeldunari galdezka hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txiki-txikitatik elkarren oso lagunak izan zarete: eskola garaitik orain arte beti elkarrekin ibili zarete. Gaur nabaritu duzue adiskidetasuna baino zeozer gehiago ote dagoen zuen artean. Herriko festak dira, eta elkarri zeozer aitortzera erabakita zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-02-13 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biok kartzelan zaudete. Zu, Miren, Arkaitzen agindua bete zenuelako. Arkaitz, Paraguain erre zen merkataritza zentro hartako jabea zara, eta ate guztiak ixteko agindua eman zenion Mireni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Oihane, lady Oihane printzesa zara. Gaur goizean basora atera zara marrubi bila, eta bidean apo bat topatu duzu. Apoa eskuetan hartu eta musu bat eman diozu, eta apoa, bat-batean, Igor bihurtu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri txikietan askotan gertatzen dena gertatu da zuekin ere aurten: jaiak iritsi dira, eta Peña antolatze lanetan buru-belarri sartu da; Iker, berriz, juerga eta lo egiteko besterik ez dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek laurogei urteko erdaldunak zarete. Urtero bezala, Aihotz plazara etorri zarete sagardo pixka bat edan eta bertako giroa ikustera. Beste behin ere hor daude lau pertsona mikro aurrean, kantuan, tabladu baten gainean igota; eta jendea entzuten eta txaloka. Zeintzuk dira horiek? Zertan ari dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kopiak, kopiak eta kopiak. Bertze sumario bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Bi poeta zarete. Uxuek uste du egoera zoriontsuek asko laguntzen dutela poesia ekartzen; Igorrek, aldiz, pentsatzen du zoritxarrek askoz aukera gehiago ematen dutela poesia sortzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-27 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aita-semeak izango zarete, Unai aita eta Igor semea; familia musulman bateko aita-semeak. Gaur Igor etxera etorri da, eta aitari Olentzero etxean ikusi nahi duela eskatu dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi aita, baina adin desberdinetako semea daukazue. Gaur gauean ere lo gutxi egin duzue. Jexux Marik semea negarrez izan du eta hura kontsolatu ezinik pasatu du gau guztia; Andoni ere esnatuta egonda, semea parrandatik noiz etorriko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Urko Egaña Calderon
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez duzue sexu esperientziarik eduki, daukazuen adin honetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
