Bertsos - View details   To know more about this section

2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Arkaitz Estiballes, Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Xabi Paya, Oihane Perea, Jokin Uranga, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-05-14 Astigarraga Berezia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Eizagirre, Estitxu
Estiballes, Arkaitz
Gabilondo, Nahikari
Goikoetxea, Ekaitz
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Paya, Xabi
Perea, Oihane
Uranga, Jokin
Zelaieta, Julen
Exercise
Hamarnaka gaia-emanda
Proposed topic
Nik ez dut ofiziotarako bikotekiderik aukeratu. Zuek aukeratu beste bosten artean zuen bikotekidea.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Arkaitz Estiballes, Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Xabi Paya, Oihane Perea, Jokin Uranga, Julen Zelaieta

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya:
Atzekaldeko kide bat hartu
jaunak hau da gurutzea!
Izan behar du irribarrea
ta berdin malaletxea;
nik zilegi dut gaurko honetan
Oihane aukeratzea
beti gustatu izan zait eta
hirunaka kantatzea.* (bis)

O. Perea:
Oihane eta Unai** hartuta
bazkalosteko laguntzat
hirukotea osatu nahi du
ta ez dira ez hitz hutsak.
Borobiltasun ta goxotasun
ugari dauka gorputzak;
neri ere asko gustatzen zaizkit
zulo gabeko donutsak. (bis)

Mantxi:
Hemen bakoitzak egin behar ditu
ez dakit zenbat ekarpen
saioa hasi ea zeinekin
kantatu nahi dan esaten.
Nik Estiballes aukeratzen det
ez da motela izaten
altuagoa izanda ere
ez dit bildurrik ematen. (bis)

A. Estiballes:
Beldurra nola emango dizut
ni hain naiz tipo apala;
atzean nengon zuri begira
zeinen polita itzala:
aurpegi fina, praka piratak
eta ipurdi zabala;
gaur hasi dugun harreman honek
luzaro iraun dezala. (bis)

J. Zelaieta:
Hori nahi nuen neretzako ta
hargatik nago erreta.
Nor hautatuko pentsatzen hasi
buruari mila buelta...
Ni Jokinekin geldituko naiz
ez da gero berriketa
gipuzkoar bat umilatzeko
gogoz etorri naiz eta. (bis)

J. Uranga:
Julen ni umildu asmoz zetorren
nahiz ta ni izan umila;
bere bertsoan erakutsi du
dela bastante abila
baina harremanai eusteko badut
barruan nik duda pila
Estiballes ez nik gurea nahi det
lehenbailehen buka dadila. (bis)

N. Gabilondo:
Nonbait saioan aztertu nahi da
bikote arteko kondukta.
Egokiena hautatu nahi det
denak kontuan hartuta;
beraz nik Ekaitz aukeratzen det
guztiei begiratuta;
pareja ona egingo degu
biok eskutik helduta. (bis)

E. Goikoetxea:
Berria gogoz irakurtzen det
orriz orri, aipuz aipu;
bertan Nahikari irakurri ta
kolpetik ohi naiz alaitu.
Astigarragan martxan ipini
eta Zaldibin jarraitu?
guk nahi ala ez azken batean
bertsoak elkartzen gaitu.*** (bis)

E. Eizagirre:
Gogoratu zait zer izaten zan
rekreoan neskatotan
bi lider jarri zozketan eta
ze trantzea holakotan!
Harritzekoa marjinatuak
bi neskatxa gaurko hontan;
gu beti azkenak sartu ohi ginan
futboleko ekipotan. (bis)

A. Agirre:
Ni futbolean ez nitzan txarra
kemenak oaindik badarrai;
sobra bezela gelditu arren
indarrak sobra nolanahi;
marjinatuta sentitzen zinan
baina egon zaitez lasai
zure bixkia ez naiz izango
baina sikologua bai. (bis)