Bertsos - View details   To know more about this section

2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-02-21 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Agirreazaldegi, Ainhoa
Amuriza, Miren
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok?

Description

Melody
Zazpi ahizparen gai den oihala
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi:

Behar zenituzten azterketak
ondo eginikan aurrez
ipinitako espektatibak
gaindituak dira errez
kanpotarrontzat eredugarri
izan da Usurbil berez
zeuentzako nahi ez duzuena
Zubietantzat ere ez.


A. Arzallus:

Gaur urtebete beiratzen nuen
nik ezjakintasun haundiz
behin martxan jarri zenutenean
umorez eta pikardiz
lehen datuak entzundakoan
harrotasun finez, egiz
ta urtebete pasa ta gero
begiratzen det inbidiz.


A. Egaña:

Nik pentsatzen det zuen sistema
urrats bat dala nabarmen
ta herri kontsulta bigarrengoa
lehenengoaren ondoren.
Nik teknikoki ezer ez dakit
garbi aitortzen det hemen.
Hala’re senak erakusten dit
arrazoia zeinek duen.


M. Amuriza:

Herri kontsultan aztertu behar
litzake ondo atzea
bazter batean jarri beharko
duzue orain gurutzea.
Galdetu gabe nahi duten hoiei
erraustegia jartzea
ez litzaieke gaizki etorriko
ideiak birziklatzea.


A. Agirreazaldegi:

Etxez etxeko bilketa beraz
arrakastatsu da jada
geure buruan erantzuleak
izan’e geroni gara.
Kontsultan hori ateratzea
nik hala nahi nuke hara
urrats on oro zabaltzen baita
inguruko herritara.


A. Arzallus:

Ea gerora ere zabaltzen den
zabaldu den gisan aurten
bizitza ez baita gurea soilik
baizik geroko iraupen
ta gu ohituta gaudenak oso
gora ezetz erantzuten
eskerrik asko erakustearren
ze mundu nahiko genukeen.


A. Egaña:

Atez ateko sistemarekin
joan dan urtean barrena
baina badakit beste iritzi
desberdinen bat badena.
Holakoetan herri kontsulta
irtenbide zintzoena
agintariek gai askorekin
egin behar luketena.


M. Amuriza:

Herri kontsulta gai guztietan
egiterik gaur balego
gauzak horrela egon beharra
ezin genuke espero.
Zaborra bildu gura duzue
egunero-egunero
edozein gauza konpontzen baita
garbi jokatu ezkero.