Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-03-24 Ermua Jaialdia
Conductor
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Agirre, Joxe
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Tatuajea egiten dabil
Joxe emeki-emeki,
gorriz ederto pintatuta hor
ikusten ditut bi zati.
Nahiz ta lehenengo jartzen nituen
ez dakit zenbat aitzaki,
bihotza ondo egin eiozu
bihotzik ez daukan bati. (bis)

J. Agirre:
Zuk diozunez bera zegoen
bihotzaren beharretan,
lehenago ere hori ez zegon
oso itxura txarretan.
Poz askorikan ibili naiz ni
sakon eta ttonttorretan,
zenbat igurtzi eman diotan
nik gorputz polit horretan! (bis)

A. Agirre:
Aitona xaharrak dauka senarrak
behar lukeen irrika,
tatuaje bat egin nahi eta
ez zait ba hasi xirrika!
Baina zugana oso gustora
egin det, Joxe, bixita,
baina bihotza ez ein haundia
tiburoiak jango dit-ta! (bis)

Estiballes:
Beraz ametsa behar zendula
nire bikoteaz bete,
titi-puntatxo gozoak ere
jarri zaizkiola tente...
Ez naiz hasiko jarrera hori
orain hemen uzteko eske,
nik lehendik ere ezagutzen dut,
aprobetxatu zaitezke. (bis)

J. Agirre:
Nahiz eta jakin nahiko zahartuta
nahiko motela nagola,
orandik ere holakoakin
berotutzen zait odola.
Zu pailazo bat galanta zera,
ez zaitez mintzatu hola!
Igarri diot zuk oraindikan
ikutu gabe dagola. (bis)

A. Agirre:
Gizonezkoek hasi dutena
a zer nolako erronka!
Ni ondo zeinek ikutu nauen
dakit ta ez zait inporta.
Bihotz kontuan hasi gera ta,
Joxe gehienera jota
bihotz erdia egin zaidazu
beste erdian faltan no-ta*. (bis)

Estiballes:
Tatuajea bukatu asmotan
hortxe dabil orratzekin.
Hau gozatuta ez dagoela
gaur nire ikutuekin?
Zuk nahi baduzu ni ados nago,
gelditu zaitez nerekin,
tatuaje bat egingo dizu
baina akuiluarekin. (bis)

J. Agirre:
Lotsagabea izango naiz ni
baina ez pentsa hoinbeste,
erreparua galdu zaidanik
gaztea ez zazula uste;
eta mesedez ez zaitez hasi
gauz itsusiaren eske,
gerritik behera ez naiz pasa ta
gustora egon zinazke! (bis)

A. Agirre:
Joxei aurretik ez nion hartu
gizon berdearen traza,
ustekabean Joxek badauka
nere senarraren antza.
Ikutu eta halare ez zait
oraindik moztu arnasa...
Hona senarrak bidali nau ta
faktura berari pasa. (bis)