Bertsos - View details   To know more about this section

2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-05-31 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Maiatzaren 31 dugu gaur, eta diotenez maiatza astoaren hilabetea da: "Maiatza astoak arrantza". Maiatza igaro da. Bizi izan ditugu gertakari batzuk. Zuek laurok lau asto zarete. Egizue arrantza.

Description

Melody
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Aurtengo hontan astoak fuerte
egina degu arrantza
ta arrantzale espabilatu
askok egin du ?arrantza';
hauteskundeetan ikusi dena
historikoa da antza.
Astakerien hilabetea
izan da aurten maiatza.

A. Mendiluze:
Arrantza eginez hurbildu gera
Arrasateko plazara
baina hil hontan ze aberia
a ze nolako pasada!
Nahiz ta arrantza gogotik egin
beti ohi degun gisara
nolaz ez dakit baino aurtengoan
disimuluan pasa da.

I. Elortza:
Beraz gaur ekin behar diogu
gure arrantza lanari
ez da erreza bertso batean
gogor lotzea denari.
Oso aspaldi bildurra nion
maiatzak zekarrenari
eta oraindik gehiago hemendik
aurrera datorrenari.

A. Egaña:
Astoak gara baina hala're
badugu nahiko birtute.
Irakurri dut Muxia aldean
PP dagoela fuerte:
giza-andreek amets bat egin
ta nahi luketena bete
astoak izan nahi lukete ta
ia-ia lortu dute.

J. Maia:
Aurtengo hontan tiburoi batzuk
jan badituzte antxoak
oraingo hontan ohartu dira
itsuak eta hartxoak.
Txoko batean hanka lotuta
utzita asto gaixoak
berriro ere nagusi dira
zaldunak eta jauntxoak.

A. Mendiluze:
Lehen galbidean geunden astoak
geran apurren kalteko
orain ordea sobera daude
bi hankakoak tarteko.
Arrantza egiten dute guk baino
ozenago, ez hobeto
berriro ere beraien erruz
gu ez gaituzte maiteko.

I. Elortza:
Jarri diguten zelai motz hortan
ni ezin kabitu kasik
entzun ere ez naute egiten
ozen arrantza egin ezik.
Nik ez dut inor zapaldu gura
ni neroni izan baizik...
Hanka bikoa egin nahi naute
ni laurekin nabil pozik.

A. Egaña:
Zenbat galera etor litekeen
ezin liteke kalkula!
Horrexegatik pertsona izaten
ez naiz saiatu sekula
guk bezelaxe haiek'e dute
belarri pare mardula
diferentzi bat bada ordea:
guk entzuten dakigula.